Lekue: 'Ez gara faboritoak, zenbait gauza kontra ditugulako'
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak ez du uste bilbotarrak faborito direnik Europa Ligan Dinamo Bukaresten aurka jokatuko duten partidan. Lekueren ustez, "badira gure kontra zenbait gauza".
"Gu baino hobeto prestatuta daude. Ezin gara inorekin fidatu, Dinamo talde ona da eta denbora gehiago darama entrenatzen", azpimarratu du jokalariak. Bukaresteko Dinamok Athleticek baino hiru aste lehenago hasi zituen entrenamenduak, eta Ligako bi jardunaldi jokatu ditu jada.
Deialdia
Kuko Zigandak 20 jokalari eraman ditu Bukarestera: Arrizabalaga, Bóveda, Laporte, San José, Beñat, Muniain, Iago Herrerín, Susaeta, Lekue, Etxeita, Mikel Rico, De Marcos, Sabin Merino, Aduriz, Vesga, Raúl García, Aketxe, Balenziaga, Unai Simón eta Córdoba.