Bilbao Athletic galtzaile atera da, markagailuan aurrea hartu arren
Bilbao Athleticek gola egin du partidan izan duen lehen aukeran, eta numantzia estu eta larri jarri du.
Villalibrek bizkarra hartu dio Callens zentralari eta Munir gainditu egin du 6. minutuan.
Lehen zatiaren amaieran iritsi da berdinketaren gola; Alex Alegriak egin du Julio Alvarezen erdiraketa aprobetxatuta. Alegriaren bederatzigarren gola da aurtengo denboraldian.
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Numantzia aurretik jarri da. Julio Alvarezek bigarren zutoinera errematatu eta Soriakoen bigarrena egin du, eta handik 10 minutura, etxekoen hirugarrena sartu du, Luis Valcarceri egindako penaltia jaurtiz.
Baina Numantziari sufritzea tokatu zaio. Bukaerarako ordu erdiren faltan, epaileak Pedraza kanpora bota du, bigarren txartel hori atera ostean. Bilbao Athleticek gora egin du golaren bila, eta Guarrotxenak 3 eta 2koa egin du, penaltiz. Baina ez da gehiagorako denborarik egon. Azkenean 3-2, beste porrot bat bilbotarrentzat.
Fitxa teknikoa:
3 - Numantzia: Munir; Unai Medina, Regalón, Callens, Luis Valcárce; Pedraza, Iñigo Pérez; Mateu (Órfila, 85. min), Julio Álvarez (Aquino, 91. min), Vicente (Pablo Valcárce, 71. min); eta Alex Alegría.
2 - Bilbao Athletic: Remiro; Ramalho, Yeray (Seguín, 64. min) Gil; Etxeberria, Unai López (Olaetxea, 46. min), Jon Iru, Iriondo; Aketxe; Villalibre eta Santamaría (Guarrotxena, 76. min).
Golak: 0-1, 6. min: Villalibre; 1-1, 42. min: Alex Alegría. 2-1, 55. min: Julio Álvarez. 3-1, 65. min: Julio Álvarez, de penalti. 3-2, 79. min: Guarrotxena, penaltiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Edin Terzic: “Ohore bat da eta oso harro sentiarazten nau Athleticekoa izateak”
Athleticek entrenatzaile berriaren irudiak zabaldu ditu Lezama ezagutuz. Alemaniarrak ez du zalantzarik izan eta zaleei mezu bat bidali die: "San Mames sentitzeko irrikaz nago".
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.
Jon Uriarte: “Saiatu behar gara dugun talentua bertan gera dadin”
Jon Uriarte Athleticen presidenteak taldeak egindako denboraldiaren balorazioa egin du astearte honetan, prentsaurrekoan. Aurreikusitakoa baino sasoi okerragoa egin dutela onartu du.
Irene Oguizak Athleticekin berritu du, 2029ra arte
Klub zuri-gorriaren lehen taldeko kapitainak hiru urtez luzatu du bere kontratua. Oguizak zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta.
Unai Egiluzi beste ebakuntza bat egin diote eskuin belaunean
Orain dela hamar hilabete egindako ebakuntzan jarritako mentua ordezkatu diote, entrenamendu batean hautsi egin zitzaiolako.
Iñaki Williams, Munduko Txapelketarako, Ghanaren deialdian
Horrenbestez, lau izango dira Munduko Txapelketan parte hartuko duten jokalari zuri-gorriak.
Athleticek iragarri du Nerea Nevadok, Maite Zubietak eta Marta Sanadrik ez dutela taldean jarraituko
Nevadok eta Zubietak klub zuri-gorriarekin berritzeko aukera zuten, eta ez dute onartu; Sanadrik ere, 2025-2026 denboraldian Alavesen utzita jokatu ostean, ez du Bizkaiko taldean jarraituko.
Athleticek Alhama jipoituz itxi du liga (4-1)
Athletic Clubek 4-1 irabazi dio Alhamari Lezaman jokatu den F Moeve Ligako azken jardunaldiko partida. Daniela Agotek, Ane Camposek (2) eta Jone Amezagak egindako golek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta denboraldiari zapore onarekin agur esan diote.
Nico: “Ezin izan diot nire taldeari lagundu, eta Munduko Txapelketan neure burua aldarrikatu nahiko nuke"
Athletic Clubeko jokalariak denboraldian bere taldeari "lagundu ezin izateagatik" sentitzen duen frustrazioaz hitz egin du, eta Munduko Txapelketan bere balioa erakutsi nahi duela nabarmendu du.