San Mames munduko kirol eraikinik onena hautatu dute
San Mames munduko kirol eraikinik onena da, World Architecture Festivalen bildutako arkitektoen arabera. Singapurreko topaketan 60 herrialde ezberdinetako 2.000 arkitekto baino gehiago bildu dira.
Athleticen hautagaitza beste zelai entzutetsu batzuei gailendu zaie; tartean, Dubaiko Al Ain (Patter Designen lana); London Aquatics Centre (Zaha Hadid arkitektoarena) eta Socchiko estadio olinpikoa.
Guztira, 10 estadio izan dira azken bozketan.
Zelai zuri-gorria ACXT-Idom enpresak egin du Cesar Azkarateren zuzendaritzapean eta 53.000 mila pertsonarentzako lekua dauka. Saria polemikan murgilduta dagoela iritsi zaio, hainbat zale busti egiten baitira euria denean.
Athleticen zuzendaritzak birmoldaketa bat abian jarri du, euriaren arazoa ahal den neurrian konpontzeko.
an konpontzeko.