1-3
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek bolada onari eutsi dio Betisi irabazita

Talde zuri-gorriak 1-3ko emaitzarekin lortu du garaipena Benito Villamarinen. Williamsek bi gol sartu ditu. Ruben Castrok egin du Betisen gola eta Raul Garciak 87. minutuan partida erabakita utzi du.
Iñaki Williams, Betisi sartu dizkion bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek 1-3 irabazi dio Betisi Benito Villamarin zelaian eta bolada onari eusten dio talde zuri-gorriak. Gainera, talde bizkaitarrak Ligan etxetik kanpora lortzen duen lehen garaipena izan da. Hiru puntu hauekin, Athletic Europa Ligako postuetatik gertu kokatu da.

Hasieratik Athletic erasokor zelairatu da, ez ordea etxeko taldea. Betisi asko kosta zaio partidan sartzea eta zuri-gorriak horretaz baliatu dira. Seigarren minutuan, San Josek ezin izan du errematea behar bezala egin Beñatek erdiratutako baloi on batean, baina bi minutu beranduago, Williamsek 0-1ekoa sartu du. De Marcosek jokaldi bikaina egin du hegaletik, pase dotorea eman eta aurrelari bilbotarrak ez du Adan atezainaren aurrean barkatu.

Lehen gola sartu ostean, Valverdek zuzentzen duen taldeak aldeak handitzeko abagune mordoa izan ditu, baina zuri-gorriak ez dira fin ibili Adanek defendatzen duen ate aurrean. Atsedenaldirako minutu bakarra falta izan denean, ordea, Athleticek bigarren gola lortu du. Oraingoan ere Williams izan da golegilea (0-2). Gol bikaina sartu du, orpoz.

Atsedenaldiaren ostean, Betisek bere jokoa hobetu du, eta lehen abagunea sevillarrena izan da. Molinerok jaurtiketa egin eta Athleticeko defentsak baloia aldentzea lortu du. Talde bizkaitarrak ez du lehen zatian beste agindu, baina Betisek ere ez du asko egin. 56. minutuan, Raul Garciak langara bidali du jaurtiketa, ondoren Williamsek baloia galdu du, Betisek kontraerasoa antolatu eta epaileak andaluziarren aldeko penaltia adierazi du. Penaltia argia izan da Williamsek baloia eskuarekin moztu baitu area barruan. Ruben Castrok jaurti du penaltia eta aldeak murriztu ditu (1-2).

Betis gora etorri da gola sartu ostean eta Athletici pixka bat sufritzea tokatu zaio. Etxeko taldeak ez ditu abagune gehiegi sortu, baina 71. minutuan gola lortzetik gertu egon da. Hala ere, Ruben Castrok ezin izan du errematea egin Van Wolfswinkelek pase bikaina jaso ondoren.

Partida irekita egon da 87. minutura arte. Orduan, Raul Garciak area kanpotik jaurtiketa ona egin eta 1-3koa sartu du. Hirugarren golak partida erabakita utzi du, eta Athleticek hiru puntuak lortu ditu.

Fitxa teknikoa:

1 - Betis: Adan; Piccini, Bruno, Pezzella, Molinero (Varela, 56. min); Joaquin, N'Diaye, Dani Ceballos (Jorge Molina, 82. min), Portillo (Digard, 46. min); Van Wolfswinkel eta Ruben Castro.

3 - Athletic: Iraizoz; De Marcos (Boveda, 51. min), Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat (Elustondo, 87. min); Williams (Lekue, 78. min), Raul Garcia, Sabin Merino; eta Aduriz.

Golak: 0-1, 8. min, Williams. 0-2, 45. min: Williams. 1-2, 67. min: Ruben Castro, penaltiz. 1-3, 86. min: Raul Garcia.

Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez.

lez.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X