Lehiaketa Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru partidako zigorra Cristiano Ronaldorentzat

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak zigor hau ezarri dio Real Madrileko jokalariari San Mamesen Athleticen aurka ikusi zuen txartel gorriagatik.
Cristiano Ronaldo. Argazkia: EiTB
Cristiano Ronaldok San Mamesen txartel gorria ikusi zuen. Argazkia: EiTB

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak hiru partidako zigorra ezarri dio Cristiano Ronaldori San Mamesen Athleticen aurka ikusitako txartel gorriagatik.

Zigor hau Ligako partidetan bete beharko du Real Madrileko jokalariak, baina Errege Kopako partidak jokatzeko ez du inolako arazorik izango. Real Madrilek helegitea aurkeztuko du Cristianoren zigorra murrizteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X