Athleticek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du
Athleticek ondo ekin dio denboraldiari. Talde zuri-gorriak garaipena lortu zuen Valladoliden aurka lehen jardunaldian, eta Osasunari irabazi zion bigarrenean. Bost aldiz besterik ez du lortu lehen hiru jarduenaldietan garaipena lortzea, eta Bernabeun garaipena eskuratuta lor lezake marka hori berdintzea.
Denboraldiko lehen hiru partidak irabazi zituen azken aldia. 2009-2010. denboraldian izan zen. Caparrosek zuzentzen zuen taldea, eta Espanyol (1-0), Xerez (0-1) eta Vila-real (3-2) taldeen aurka lortu zituen garaipenak.
1932-1933. denboraldian lortu zuen Athleticek lehen hiru partidak irabaztea. Frederick Pentland izan zen entrenatzailea. Betisi (1-9), Racingi (0-1) eta Arenasi irabazi zion talde zuri-gorriak. 1949-1950. denboraldian ere lehen hiru jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen talde bizkaitarrak. Bartzelonari (3-1), Realari (2-3) eta Oviedori (3-0) irabazi zioten. Jose Iragorri izan zen entrenatzailea.
1988-1989. denboraldian ere lehen hiru partidetan garaile atera zen Athletic. Howard Kendall entrenatzaile zutela, Sevillaren (3-0), Atletico Madrilen (0-1) eta Cadizen (1-0) aurka lortu zituzten garaipenak.