Marcelo Bielsari buruz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Susaeta: 'Asko ikasi dut berarekin'

Eibartarrak denboraldi oso txarra egin dutela onartu du, eta orain helburua falta zaien puntua lortzea eta zapore onarekin bukatzea dela adierazi du.
18:00 - 20:00
Susaeta: 'Denboraldi txarra zapore onarekin bukatu nahi dugu'

Denboraldi bukatzear da, eta hartu beharreko lehen erabakia taldea nork zuzenduko duen da. Athletic Lezaman entrenatu da gaur, eta kazetarien aurrean Markel Susaeta mintzatu da.

Marcelo Bielsa argentinarrarekin minutu gehien jokatu dituen jokalaria da eibartarra, eta horregatik bere esker ona adierazi dio. "Argi dago Bielsarekin aurrerapauso handia eman dudala, eta berarekin asko ikasi dudala. Berak jarraitzen badu, gustura egongo nintzateke, baina hori klubak hartu beharreko erabakia da", adierazi du.

Eibartarrak denboraldi oso txarra egin dutela onartu du, eta orain helburua falta zaien puntua lortzea eta zapore onarekin bukatzea dela adierazi du. "Denboraldi txarra zapore onarekin bukatu nahi dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X