33. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic-Bartzelona partida apirilaren 27an jokatuko da, 18:00etan

Blaugranek ezken aldiz jokatuko dute San Mamesen. Rayo-Osasuna ostiralean, apirilaren 26an jokatuko da (21:00etan) eta Reala-Valentzia igandean, apirilaren 28an (21:00etan).
Messi eta Susaeta. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) BBVA Ligako 33. jardunaldiko partiden ordutegiak argitaratu ditu.

Jardunaldia apirilaren 26an hasiko da, ostiralean, Rayo-Osasuna partidarekin. Vallecas zelaian jokatuko da norgehiagoka, 21:00etan. Larunbatean, apirilaren 27an jokatuko da Athletic-Bartzelona partida San Mamesen, 18:00etan, eta igandean, apirilaren 28an Reala-Valentzia lehia jokatuko da Anotean, 21:00etan.

BBVA Ligako 33. jardunaldiko partiden ordutegiak:

Apirilaren 26a, ostirala

21:00etan: Rayo Vallecano-Osasuna

Apirilaren 27a, larunbata

16:00etan: Levante-Celta

18:00etan: Athletic Club-Bartzelona.

20:00etan: Atletico Madril-Real Madril

22:00etan: Zaragoza-Mallorca

Apirilaren 28a, igandea

12:00etan: Espanyol-Granada

17:00etan: Malaga-Getafe

19:00etan: Valladolid-Sevilla

21:00etan: Reala-Valentzia

Apirilaren 29a, astelehena

22:00etan: Betis-Deportivo

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X