Larunbatean, 18:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du Getaferen aurka

Talde zuri-gorriak ez du inoiz irabazi Alfonso Perez Coliseumean. Ander Herrera eta Isma Lopez dira deialdiko berritasunak- Laportek ezker hegalean jokatuko du.
Iraola eta Diego Castro lehen itzuliko Getafe-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Getafe izango du aurkari larunbat honetan Alfonso Perez Coliseumean. Partida, 18:00etan jokatuko da. Ander Herrera eta Isma Lopez dira deialdiko berritasunak. Xabi Castillo eta Igor Martinez dira deialditik at geratu diren jokalariak.

Isma Lopez deialditik at geratu zen Valentziaren aurkako partidan. 19 jokalari deitu zituen Bielsak, baina azkenean Lopez utzi zuen deialditik at. Ander Herrerak partida bateko zigorra bete zuen iragan igandean, eta deialdira itzultzeaz gain, hasierako hamaikakoan egongo da erdilari bizkaitarra.

Marcelo Bielsak argitu duenez, Aymeric Laporte hasierako hamaikakoan egongo da, baina ezker hegalean jokatuko du. Hauxe izango da Athleticek Getaferen aurkako partidan aterako duen hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Laporte; Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Aduriz eta Ibai Gomez. Aulkian egongo dira: Raul, Toquero, Aurtenetxe, Llorente, Muniain eta Ramalho.

Athleticek ez du inoiz irabazi Alfonso Perez Coliseumean, eta Getafek Europa Leagueko postuetara hurbiltzea du helburu. Luis Gracia Plaza Getafeko entrenatzaileak jokalari hauek sartu ditu deialdian: Miguel Angel Moya eta Jordi Codina; Miguel Torres, Alberto Lopo, Sergio Escudero, Rafael Lopez, Federico Fernandez; Pedro Leon, Diego Castro, Abdel Barrada, Medhi Lacen, Xavi Torres, Borja Fernandez, Jaime Gavilan, Angel Lafita; Alvaro Vazquez, Paco Alcacer eta Adrian Colunga.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X