2013-2014
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athletic, futbol-zelairik gabe hurrengo denboraldiaren hasierarako

Beste futbol-zelaia batean jokatu beharko dute zuri-gorriek 2013-2014 denboraldiko lehen jardunaldietan. Urrutiak Javi Martinezi eta Llorenteri buruz hitz egin du.
Josu Urrutia Athleticeko presidentea. Argazkia: EFE

="/eu/kirolak/futbola/athletic/" _fcksavedurl="/eu/kirolak/futbola/athletic/">Athleticek nekez erabili ahal izango du San Mames futbol-zelaia 2013-2014 denboraldiaren hasieran. 2013. urteko azaroaren 15era arte ezin izango du Athleticek zelai berrian jokatu, Jose Angel Corres klubeko presidenteordeak aurreratu duenez. Gauzak horrela, hurrengo denboraldiko lehen jardunaldietan, beste futbol-zelaia batean jokatu beharko dute zuri-gorriek.

Gaurko San Mames zelaiaren harmail nagusia 2013ko irailaren 15ean botako dutela jakinarazi du Corresek, eta lanen amaiera 2014.eko abuzturako iragarrita dago.

Javi Martinez eta Fernando Llorente

Jasotako 40 milioi euroak baino, Javi Martinezek taldean jarraitzea nahi izan zuela aitortu du. "Ez da arraroa diruaren aurretik gure filosofiaren defentsa jartzea, hau da, jokalari garrantzitsuen jarraipena", esan du. Fernando Llorenteri buruz "ideiaz aldatzeko itxaropena" duela esan du Urrutiak eta horrela kontratua berritzea.

Urrutia, pozik

Athleticeko presidentea "pozik" agertu da konpromisarioen batzarrean jasotako babesarekin, baina ez dutela "lasaikerian erori" behar azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X