Fernandez Borbalanek zuzenduko du Errege Kopako finala
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) jakitera eman du Fernandez Borbalan epaileak zuzenduko duela Athleticek eta Bartzelonak maiatzaren 25ean jokatuko duten Errege Kopako finala.
David Fernandez Borbalanek 18 partida zuzendu dizkio Athletici Ligan eta horietatik zazpi irabazi ditu talde zuri-gorriak, 3 berdindu eta 8 galdu egin ditu. Errege Kopan, aldiz, lau partida zuzendu dizkie zuri-gorriei eta horietatik bakarra irabazi du Athleticek.
Epaile honek bi alditan zuzendu ditu Athleticen eta Bartzelonaren arteko partidak eta biak 2006an izan ziren. Lehenengoan Athleticek 3-1 irabazi zuen, baina bigarrenean 1-3 galdu zuten zuri-gorriek polemika handiko partidan. Athletic 1-0 irabazten ari zitzaion Barçari eta talde katalana baino askoz hobeto jokatzen ari zen. Orduan, Fernandez Borbalanek protagonismoa hartu eta 18. minutuan Javi Casasi merezi gabeko txartel gorria atera zion. Argi eta garbi ikusi zuen epaileak Gudjhonsen bota egin zela, baina txartel gorria atera zion Casasi.
Athletici LIGAN zuzendu dizkionak (18 partida)
2004-05 denboraldia
2004-09-24
5. jardunaldia: Athletic Club 2 Real Madrid 1
2004-12-19
16. jardunaldia : Zaragoza 0 Athletic Club 2
2005-03-16
25. jardunaldia: Athletic Club 1 Getafe 2
2005-06 denboraldia
2005-09-11
2. jardunaldia: Getafe 1 Athletic Club 1
20-05-2006
38. jardunaldia: Athletic Club 3 Barcelona 1
2006-07 denboraldia
2006-09-30
5. jardunaldia: Athletic Club 1 Barcelona 3
19-11-2006
11. jardunaldia: Espanyol 3 Athletic Club 2
2007-08 denboraldia
2007-10-31
10. jardunaldia: Getafe 2 Athletic Club 0
2008-02-24
25. jardunaldia: Athletic Club 1 Villarreal 2
2008-04-27
Jornada 34: Real Madrid 3 Athletic Club 0
2008-09 denboraldia
2008-09-28
5. jardunaldia: Athletic Club 0 Getafe 1
2009-04-21
32. jardunaldia: Numancia 1 Athletic Club 2
2009-10 denboraldia
19-12-2009
15. jardunaldia: Athletic Club 2 Osasuna 0
2010-03-13
26. jardunaldia: Sporting 0 Athletic Club 0
2010-11 denboraldia
2010-07-11
10. jardunaldia: Villarreal 4 Athletic Club 1
2011-04-23
33. jardunaldia: Athletic Club 2 Real Sociedad 1
2011-12 denboraldia
2011-02-10
7. jardunaldia: Real Sociedad 1 Athletic Club 2
2012-02-04
Jornada 22: Athletic Club 3 Espanyol 3
KOPA (4 partida)
2005-06 denboraldia
2006-01-12
1/8: Real Madrid 4 Athletic Club 0
2007-08 denboraldia
2008-01-24
1/4 Racing 2 Athletic Club 0
2008-09 denboraldia
2009-01-15
1/8: Athletic Club 2 Osasuna 0
2009-10 denboraldia
2009-10-28
1/16: Rayo Vallecano 2 Athletic Club 0
Zure interesekoa izan daiteke
Guruzeta: “Ezin dugu horrelako lehen zatia jokatu"
Athleticeko jokalariak Vila-realen aurka San Mamesen jasotako porrotari buruz hitz egin du (1-2) EA Sports Ligako 31. jardunaldian.
Athleticek gogotik ordaindu ditu bere akatsak Vila-realen aurka (1-2)
Zuri-gorriak ez dira gai izan lehen zatian jasotako bi buelta emateko golei eta, Guruzetak aldea murriztu arren, galdu egin dute.
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europan jokatzeko txartela ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.