Alaves
2025/07/08 - 16:37
Coudet: ''Alavesen helburu nagusia mailari eustea da, sufritu gabe''
Eduardo Coudet entrenatzaileak zuzenduko du Alaves 2025-2026 denboraldian. Maiatzean berritu zuen kontratua sasoi baterako, eta prentsaurrekoa egin du taldeak 2025-2026 denboraldirako dituen helburuez hitz egiteko. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/07/03 - 16:13
Pablo Ibañez, Alaveseko jokalari berria: ''Egunez egun hobetu eta hazi nahi dut''
Pablo Ibañez Alaveseko jokalari gisa aurkeztu dute ostegun honetan. Esan duenez, hartutako erabakiarekin oso pozik egoteaz gain, egunez egun hobetzeko asmoz etorri da.
2025/07/03 - 12:47
Facu Garces: ''Ilusioz eta gogotsu nago denboraldiaurrearekin; dena emango dugu, hainbeste ez sufritzeko''
Facundo Garces Alaveseko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du, uztailaren 5ean hasiko duten denboraldiaurreari begira egindako mediku-azterketen ostean. Hastera doan sasoiaren aurrean nola dagoen azaldu du, taldearen helburuez hitz egiteaz gain.
2025/07/03 - 11:37
Alaveseko jokalariak osasun-azterketak pasatzen hasi dira, denboraldiaurrearen atarian
Gasteizko taldeko jokalariak osasun-azterketak egin dituzte Arabako hiriburuan. Taldeak uztailaren 5ean ekingo die 2025-2026 denboraldia prestatzeko entrenamenduei.
2025/07/03 - 00:24
Jonny Otto: ''Alaves izan da, beti, nire lehen asmoa; jokalariarentzat ona da sentitzea maite zaituztela''
Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du. Jokalariaren azken taldea PAOK Salonika izan da, eta, halaber, Celtan, Atletico Madrilen eta Wolverhamptonen ere aritu da. Jonny Ottok Chacho Coudeten taldearen atzealdea sendotuko du.
2025/07/02 - 20:25
Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2027ra arte
Jonny Otto, 31 urtekoa bera, PAOK Salonikatik iritsi da Alavesera; denboraldi bat eta erdi eman du talde horretan. Aurretik, Celtan, Atletico Madrilen eta Premier Leagueko Wolverhamptonen ere aritu da. Bi denboraldirako sinatu du Alavesekin.
2025/07/01 - 21:13
Adrian Picak Alavesekin berritu du, 2028ra arte, eta 2025-26 denboraldian Mirandesen arituko da, utzita
Erdiko atzelaria, 23 urtekoa bera, hamar partida ofizialetan zelairatu zuten, Alavesen lehen taldean, 2024-25 denboraldian; orain, hiru urtez luzatu du Gasteizko taldearekin duen kontratua, eta hurrengo denboraldian, 2026ra arte, Mirandesen ibiliko da, Hypermotion Ligan.
2025/06/30 - 19:15
Aqbar eta Sedlar jokalariek ez dute Alavesen jarraituko
Marokoko eta Serbiako atzelariek kontratuak amaitu dituzte eta Gasteiztik kanpo jarraituko dituzte euren ibilbideak.
2025/06/24 - 20:31
Pablo Ibañez: ''Aldaketa bat behar nuen; oso pozik nago Alavesek nigan konfiantza izan duelako''
Erdilari nafarra bost denboraldiz arituko da Gasteizko taldean, Osasuna utzita: "Bost urte eder datoz; Alaves Lehen Mailari eutsi eta, urtero-urtero, hazi egin behar du", adierazi du Ibañezek.
2025/06/21 - 13:54
Andrea Estebanek 2026ra arte luzatu du Alavesekin zuen kontratua
Teruelgo entrenatzaileak bere hirugarren denboraldia egingo du Gasteizen, kirol proiektuaren oinarriak ezartzen jarraitzeko apustua sendotzeko.
2025/06/20 - 15:16
Kike Garciak Alaves utziko du, eta Espanyolera joango da
Mantxakoak (idoloa Mendizorrotzako harmailetan) 70 partida irabazi ditu Alaveseko elastikoarekin, eta Gasteizko taldeak Lehen Mailan sartutako 700. gola egin zuen.
2025/05/29 - 23:35
Chacho Coudetek 2026ra arte jarraituko du Alavesen
Lehen Mailan jarraitzeko helburua lortu ondoren berritu da kontratua.
2025/05/26 - 15:51
Alavesek arrakastatsutzat jo du 2024-2025 denboraldia, Lehen Mailan jarraitzeko helburua lortu duelako
Sergio Fernandez Alavesen kirol zuzendariak 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/05/26 - 15:50
Sergio Fernandez: ''Oso gogorra egiten zait klub honetan jarraitzea, Querejetak nahi duen arte egongo naiz''
Alavesen kirol zuzendariak, Sergio Fernandezek, haserre dagoela adierazi du, zuzendaritza eta bere erabakiak direla eta, denboraldi honetako kritikak direla eta. Ez du argitu jarraituko ote duen. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/05/25 - 02:14
Carlos Vicente: ''Jendeari nahi baino gehiago sufriarazi diogu''
Carlos Vicente Alaveseko jokalariak Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 38. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka lortutako berdinketa (1-1) baloratu du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/05/22 - 22:56
Coudet, bere etorkizunaz: ''Ez dut inorekin hitz egin''
'Chacho' Coudeti Alaveseko entrenatzaile gisa jarraituko duen ala ez galdetuta, entrenatzaileak argitu du kontzentratuta egon direla eta ez duela inorekin hitz egin. Hori bai, esan du datorren astean bilduko dela zuzendaritzarekin gaia aztertzeko.
2025/05/19 - 12:58
Guevara: ''Liga amaitzeko partida baten faltan salbazioa lortzea harro sentitzeko modukoa da''
Ander Guevara Alaveseko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Gasteizko taldeak matematikoki salbazioa lortu ostean. Valladoliden aurka 0-1 irabazita bermatu du datorren urtean Lehen Mailan jarraitzea.
2025/05/18 - 23:04
Alavesek lehen mailan jarraituko du datorren denboraldian, Valladoliden garaipena lortuta (0-1)
Kike Garciak egin du babazorroen gola, penaltiz, lehen zatian. Norgehiagokaren azken txanpan, Valladolidek aurrera jo du, eta Alavesek sufritu egin du emaitzari eusteko.
2025/05/15 - 01:03
Santiago Mouriño: ''Oso gertu dugu, baina amaierara arte emango dugu dena''
Alaveseko erdiko atzelaria giltzarria izan da Chacho Coudeten taldeak Valentziaren aurka lortutako garaipenean; izan ere, atzealdean bikain aritzeaz gain, neurketan erabakigarria izan den penaltia egin diote. Norgehiagoka amaituta, Mouriñok nabarmendu du zein garrantzitsua izan den irabaztea.
2025/05/14 - 23:18
Alavesek Valentzia menderatu du (1-0), eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu mailari eusteko lehian
Joan Jordanek, penaltiz, 79. minutuan, Cacho Coudeten taldeari garaipena eman dion gola sartu du. EA Sports Liga amaitzeko soilik bi partida gelditzen direla, Alavesek, 38 puntu dituela, lau puntura dauka Leganes, alegia, jaitsierako lehen postuan dagoen taldea.