Alaves
2025/05/13 - 16:20
Coudet: ''Partida bikaina egin eta hiru puntuak etxean uzteko ilusioz gaude''
Chacho Coudet Alavesen entrenatzaileak hedabideen aurrean hitz egin du, asteazkenean Valentziaren aurka jokatuko duten LaLigako partida aztertzeko. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/05/11 - 23:22
Guevara: ''Golaren jokaldian zorte apur bat falta izan zaigu''
Ander Guevara Alavesen jokalariak Athleticen aurka jasandako porrotaz (1-0) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 35. jardunaldiko derbian.
2025/05/09 - 18:43
Coudet: ''Athletic aurkari gogorra da beti, eta are zailagoa San Mamesen''
Deportivo Alavesek Athleticen aurka jokatuko du igandean San Mamesen. 'Chacho' Coudeten arabera, talde zuri-gorriari ez dio eragingo Europa Ligan jasan duen kolpeak, eta partida "zaila" izango dela aurreikusten du.
2025/05/08 - 16:59
Facundo Garces, Alaves: ''Partida ona egitera goaz Bilbora''
Facundo Garces Alaveseko jokalariak igandean Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du ostegun honetan, prentsaurrean.
2025/05/03 - 19:43
Carlos Vicente: ''Puntuak sailkapena gure esku egoteko balio digu''
Carlos Vicente Alavesek Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 34. jardunaldian, Atletico Madrilen aurka lortutako berdinketari buruz (0-0) aritu da.
2025/05/03 - 18:05
Puntu banaketa Alavesen eta Atletico Madrilen artean, golik gabeko partida batean (0-0)
Babazorroek puntu garrantzitsua lortu dute koltxoneroen aurka, eta jaitsiera postuetatik urruntzen jarraitzeko aukera ematen dio Alavesi.
2025/05/01 - 16:24
Coudet: ''Partida handia egin beharko dugu Atletico Madril menderatzeko''
Eduardo Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Atletico Madrilen aurka maiatzaren 3an Mendizorrotan jokatuko duen EA Sports Ligako 34. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2025/04/24 - 02:41
Coudet: ''Partida beste maila batera eraman behar genuen''
Eduardo 'Chacho' Coudet Alavesen entrenatzaileak Realaren aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 33. jardunaldian.
2025/04/22 - 16:08
Coudet: ''Talde ona izango dugu aurkari, beharrizana daukagu eta 3 puntuen bila joan behar gara''
Eduardo Coudet Alavesen entrenatzaileak Arabako taldeak Realaren kontra apirilaren 23an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako derbiari buruz hitz egin du. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:30ean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/04/21 - 00:00
Sevillaren aurkako berdinketak ez du Alaves jaitsiera postuetatik atera (1-1)
Caparrosen taldea 12. minutuan aurreratu da Pequek egindako golari esker. Banakoa Kike Garciak egin du, atsedenaldiaren atarian.
2025/04/20 - 23:05
Antonio Sivera: ''Aurrean min gehiago egin genezakeen''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Sevillan lortutako puntuan zapore gazi-gozoa duela onartu du Alaveseko atezainak, taldeak jaitsiera postuetan amaitu duelako jardunaldia.
2025/04/19 - 14:55
Coudet: ''Salbazioa gure esku dago''
Alaveseko entrenatzailearen mezua argia izan da igande honetan Sevillan jokatu beharreko partida erabakigarriaren atarian: "Salbazioa gure esku dago". Era berean, teknikariak lauko defentsako lerroarekin jokatuko duela adierazi du.
2025/04/16 - 14:51
Sivera, Sevillaren aurkako partidaz: ''Hiru puntuak ateratzea izan behar dugu buruan''
Antonio Sivera Alavesen atezainak prentsaurrekoan hitz egin du asteburu honetan Sevillaren aurka jokatuko duen neurketaz. "Partida zaila" izango dela adierazi du.
2025/04/15 - 23:53
Abqarrek haustura du iskiotibialetan, eta 4-6 astez ezingo du jokatu
Alavesen erdiko atzelaria igandean lesionatu zen, Mendizorrotzan, Real Madrilen aurkako partidan. Denboraldi ofizialean, Gasteizko taldeari Ligako zazpi partida gelditzen zaizkio; txapelketa maiatzaren 25ean amaituko da.
2025/04/13 - 20:58
Nahuel Tenaglia: ''Aurkariaren arean sendotasun gehixeago falta izan zaigu''
Alavesek dena eman du, baina garaipena Real Madrilentzat izan da (0-1). Partidan denetarik gertatu da, eta epaileak bi jokalari kanporatu ditu txartel gorria aterata: Mbappe, lehen zatian, eta Manu Sanchez, bigarrenean.
2025/04/13 - 20:23
Alavesek dena emanagatik, Real Madrilek erdietsi du garaipena (0-1)
Partidan denetarik gertatu da, eta epaileak bi jokalari kanporatu ditu txartel gorria aterata: Mbappe, lehen zatian, eta Manu Sanchez, bigarrenean.
2025/04/09 - 13:40
Manu Sanchez: ''Gauzak oso ondo egiten baditugu, emaitza ona lor dezakegu''
Manu Sanchez Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa egin du, eta igande honetan Mendizorrotzan Real Madrilen kontra jokatuko duten ligako partidaz mintzatu da. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/04/05 - 19:12
Guevara: ''Behingoz, nahiko ondo gestionatu ditugu azken minutuak''
Ander Guevara Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Gironaren aurka lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du.
2025/04/05 - 18:02
Alavesek urrezko hiru puntu lortu ditu Gironaren aurka (0-1)
Talde babazorroak garaipen garrantzitsua eskuratu du Montilivi futbol-zelaian, salbazioa lortzeko giltzarri izan daitekeena. Neurketako golegilea Carlos Vicente izan da.
2025/04/04 - 20:17
Coudet: ''Ez dut uste nire postua jokoan dagoenik, klubak eta jokalariek babesten naute''
Eduardo Coudet Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, ez du uste bere postua jokoan dagoenik Gironaren aurkako partidan lortzen duten emaitzaren arabera. "Klubak eta jokalariek babesten naute", esan du argentinarrak.