Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Lucas Boye aurrelari argentinarra fitxatu du

Boye Granadatik iritsi da, eta 2029ra arteko kontratua sinatu du klub babazorroarekin.
Lucas Boye, Mendizorrotzan. Argazkia: Deportivo Alaves
Lucas Boye, Mendizorrotzan. Argazkia: Deportivo Alaves

Deportivo Alavesek iragarri du Granadarekin akordioa egin duela Lucas Boye fitxatzeko, eta zehaztu du aurrelari argentinarrak 2029ra arteko kontratua sinatu duela talde babazorroarekin.

Boyek Argentinako River Plate taldean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Italiako Torino taldearen eskutik egin zuen salto Europara. Celta, AEK Atenas, Reading eta Elx taldeetatik igaro ostean, Granadara heldu zen 2023ko udan. Denboraldi hartan, 31 partida jokatu eta sei gol sartu zituen Lehen Mailan. 2024-2025 denboraldian, berriz, Hypermotion Ligan, hobera egin zuen, 10 gol egin baitzituen.  

"29 urterekin, Lucas Boyek erasotzaile golegile, moldakor, eta dinamikoa dela baieztatu du. Gainera, badaki zer den Argentinako selekzioaren elastikoa defendatzea. Jokalaria Gasteizen dago jada, errekuperazio prozesuarekin jarraitzeko eta ahalik eta azkarren eta baldintzarik onenetan Chacho Coudeten aginduetara jartzeko", adierazi du Alavesek bere oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X