Denboraldi amaierara arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julio Velazquez, Alaveseko entrenatzaile berria

Salamancako teknikariak zuzenduko du gizonezkoen lehen taldea denboraldi amaierara arte. Astelehenean kargutik kendu zuten Jose Luis Mendilibar ordezkatuko du.
Julio Velazquez
Julio Velazquez, Alaveseko entrenatzailea. Argazkia: @Alaves

Julio Velazquezek zuzenduko du Alaves denboraldi amaierara arte. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan, komunikatu baten bidez. Astelehenean Jose Luis Mendilibar kargutik kentzea erabaki zuen Alavesek. 

Velazquezek taldea Lehen Mailan mantentzeko erronka izango du. Alaves Santander Ligako sailkapeneko azken postuan dago 22 punturekin, eta sei puntura du salbazioa, Cadiz jaitsiera postuetatik kanpo baitago, 28 punturekin. 

Salamancako entrenatzaileak 41 urte ditu, eta Espainiako, Portugalgo eta Italiako taldeak zuzendutakoa da. Espainian, Vila-real, Murtzia eta Betis taldeak zuzendu zituen. 

2015-2016 denboraldian Portugalgo Os Belenenses zuzendu zuen. Ondoren, Alcorconek fitxatu zuen, eta Velazquezen eskutik bi denboraldiz jarraian eutsi zion Bigarren Mailari Madrilgo taldeak. Italian esperientzia laburra izan zuen Udinense zuzenduta. Azkenik, Portugalera itzuli zen Vitoria Setubal zuzentzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X