Gironan jokatuko du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ivan Martinek ez du Alavesen jarraituko

Vila-realek utzita iritsi zen Arabako taldera 2021eko udan. Klubak erabaki du Bilboko jokalariak ez duela jarraituko. Ivan Martinek Gironan jokatuko du denboraldi amaierara arte.
Ivan Martin
Ivan Martin (ALaves), Ruben Garciarekin (Osasuna) lehian. Argazkia: EFE

Ivan Martin ez da jada Alaveseko jokalaria. 2021eko udan Vila-realek utzita iritsi zen Arabako taldera Mirandesekin SmartBank Ligan denboraldi ona egin ostean, baina bi klubak ados jarri dira eta zuten akordioa etetea erabaki dute.

Bilboko futbolariak 269 minutu jokatu ditu Alavesekin, zortzi partidatan; bi Errege Kopan, eta sei Santander Ligan. Arabako taldeak jokalariak irtetea behar du neguko merkatuan fitxatu eta ekarri gura dituen jokalariak Santander Ligan inskribatu ahal izateko.

Martinek SmartBank Ligako Girona taldean jokatuko du denboraldi amaierara arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X