Ohar ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek hiru koronabirus kasu atzeman ditu PCR proben bidez

Kutsatuak "sintomarik gabe, etxean isolatuta eta osasun egoera onean" daudela azpimarratu du Gasteizko taldeak.
Alavesen mendeurreneko armarri berria.
Alavesek COVID-19 gaitza duten hiru pertsonaren berri eman du. Argazkia: @Alaves

Alavesek astearte honetan jakinarazi duenez, hiru koronabirus kasu atzeman ditu lehen taldeko kideei astelehenean egin zizkien PCR probei esker.

"Kutsatuak sintomarik gabe, etxean isolatuta eta osasun egoera onean daude", azpimarratu du Gasteizko klubak plazaratu duen prentsa-oharrean.

Bertan gaineratu duenez, osasun agintariak eta LaLiga jakinaren gainean daude, eta protokoloetan ezarritako neurri guztiak bete dituztela nabarmendu du.

Hala, probak "segurtasun-neurri zorrotzak" jarraituz egin zirela eta klubeko gainerako langileekin kontakturik egon ez zela azaldu du Alavesek. Horrez gain, futbolariak bakoitza bere ibilgailuan, hiru minutuko tartearekin eta elkarrekin inolako harremanik izan gabe egin zituztela zehaztu du.

Datozen egunetan, PCR proba egingo diete berriro positibo eman dutenei, taldekideekin batera lanean noiz hasi ahal diren erabakitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X