Porrota Atleticoren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zigor handiegia jaso du Alavesek Madrilen (3-0)

Abelardoren taldeak aurpegia eman du baina Atleticok merezita eraman ditu hiru puntuak. Hala ere, hiru goleko errenta gehiegizkoa izan da zelaian ikusitakoaren arabera.
Manu Garcia. Argazkia: Efe.
Manu Garcia. Argazkia: Efe.

Nikola Kalinic kroaziarrak, Antoine Griezmannek eta Rodrigo Hernandezek egindako golek puntu barik utzi dute Alaves arabarrek Wanda Metropolitanora 15. jardunaldian egindako bisitan. Atletico Madrileko jokalariek 25., 82. eta 87. minutuetan egin dituzte golak.

Kroaziarrak sabelaldearekin egin du errematea lehen golean, area txikian, Santiago Ariasek eskumako aldetik egindako erdiraketan.

Griezmann frantziarrak, berriz, bikain aprobetxatu du Vitolo taldekideak gidatutako kontraerasoa partida 82. Minutuan erabakita uzteko. Simeoneren taldea askoz hobeto aritu da sortutako aukerak aprobetxatzeko garaian.

Azken golean, Rodrigo Hernandez area txikian egin du errematea eta hiru puntuak Madrilen geratu dira.

Madrildarrak nagusi

Kalinicen gola lehen zatiak Atleticok erakutsitako nagusitasunaren ondorioa izan da.

Bigarren zatian, Alaves hobeto aritu da eta gola egiteko aukerak izna ditu, baina arabarrek ez dute asmatu.

 

Fitxa teknikoa

3 - Atletico Madril: Oblak; Arias, Savic, Lucas (Giménez, 35. min), Saúl; Correa, Thomas, Rodrigo, Lemar (Montero, 63. min); Griezmann, Kalinic (Vitolo, 56. min).

0 - Alaves: Pacheco; Martín Aguirregabiria (Sobrino, 80. min), Laguardia, Ximo Navarro, Duarte; Pina, Wakaso (Borja Bastón, 46. min), Manu García; Ibai Gómez, Calleri, Jony.

Golak: 1-0, 25. min: Kalinic. 2-0, 82. min: Griezmann. 3-0, 85. min: Rodrigo.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X