FITXAKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Darko Brasanac Alavesen arituko da, utzita

Erdilari serbiarra Betisetik helduko da Gasteizera denboraldi baterako. Joan zen denboraldian Leganesen aritu zen.
Darko Brasanac, Alavesen azken fitxaketa. Argazkia: @Alaves
Darko Brasanac, Alavesen azken fitxaketa. Argazkia: @Alaves

Alavesek Darko Brasanac erdilaria fitxatu du denboraldi honetarako. Betisek utzita jokatuko du serbiarrak Gasteizen.

Partizan Belgrad taldean hazitako jokalariak 26 urte ditu, eta 2016an iritsi zen talde andaluziarrera. Denboraldi hartan, 25 aldiz jantzi zuen Betisen elastikoa; joan zen denboraldian, ostera, Leganesen egon zen utzita. Madrilgo taldearekin 23 partida jokatu zituen eta bi gol lortu.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X