Berriztatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martin Aguirregabiriak 2022ra arte berritu du kontratua Alavesekin

Bestalde, talde babazorroak denboraldi-aurreko lagunartekoen egutegia eman du argitara.
Alfonso Fernandez de Troconiz presidentea Martin Aguirregabiriarekin batera. Argazkia: Alaves
Alfonso Fernandez de Troconiz presidentea Martin Aguirregabiriarekin batera. Argazkia: Alaves

Martin Aguirregabiria Alaveseko jokalariak berritu egin du talde babazorroarekin zuen kontratua 2022ko ekainera arte, klubak gaur jakinarazi duenez.

Eskuin hegaleko gazteak (22 urte) lau urte gehiagoz jantziko du gasteiztarren elastikoa, eta aurten 21 zenbakia eramango du kamisetaren atzealdean.

Denboraldi-aurreko egutegia

Bestalde, klubak denboraldi-aurreko egutegia eman du ezagutzera, zeinetan hainbat mailatako taldeen aurka jokatuko duen:

Uztailak 9 - Denboraldi-aurrearen hasiera.

Uztailak 18 – Lagunartekoa Real Racing Club taldearen aurka (Campos de Sport, 20:30).

Uztailak 21 - Lagunartekoa U.D. Logroñes taldearen aurka (Guardia, 19:00).

Uztailaren 23tik 28ra – Egonaldia Los Angeles de San Rafaelen

Uztailak 25 - Lagunartekoa Leganes taldearen aurka (Los Angeles de San Rafael).

Uztailak 28 - Lagunartekoa Rayo Majadahonda taldearen aurka (Boadilla).

Abuztuak 1 - Lagunartekoa Numantzia taldearen aurka (Los Pajaritos zelaia).

Abuztuak 04 – Lagunartekoak Valladolid eta Oviedo taldeen aurka (Berron, Asturias)

Abuztuak 08 – Lagunartekoa Realaren aurka (Zarautz).

Abuztuak 11 - Lagunartekoa Huesca taldearen aurka (tokia zehaztu gabe).

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X