Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Burgui, hiru asterako baja zuntz-haustura baten ondorioz

Alaveseko jokalariak min hartu zuen Athleticen aurkako derbian eta Alavesek baieztatu egin du jokalariak zuntz-haustura duela eskuin aduktorean.
Burgui. Argazkia: EFE
Burgui, Real Madrilen aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Jorge Franco 'Burgui' Alaveseko jokalariak zuntz-haustura du eskuin aduktorean eta hiru asterako baja izango da. Hala jakinarazi du Alavesek astelehen honetan. Mikel Sanchez medikuarekin tratamendu kontserbaorea egingo duela ere adierazi du klubak.

Burguik min hartu zuen Athleticen aurkako derbiko 21. minutuan eta Bojan Krkicek ordezkatu zuen. Froga osagarriak egin ostean, jokalariaren zuntz-haustura baieztatu egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X