LaLiga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaves, ligako bigarren talderik gazteena

Gasteiztarren batez besteko adina 25,2koa da; Realarena, 25,4koa; Athleticena, 25,7koa; eta Eibarrena, 26,2koa.
Munir El Haddadi, Alaveseko jokalaririk gazteenetakoa. Argazkia: EFE
Munir El Haddadi, Alaveseko jokalaririk gazteenetakoa. Argazkia: EFE

Alaves ligako txapelketan parte hartzen ari direnen artetik bigarren talderik gazteena da Valentziaren atzetik. Izan ere, jokalari gasteiztarren batez besteko adina 25,2koa da; valentziarrena, aldiz, 24,5ekoa.

Babazorroen atzetik honako taldea hauek daude: Reala (25,4) Atletico Madril (25,6), Levante eta Athletic Club (25,7). Sailkapen horretako azken postuetan daudenak, berriz, Bartzelona (27,5), Leganes (27,6) eta Getafe (27,7) dira. Eibarren batez bestekoa adina 26,2koa da.

Alaveseko jokalarien artean 21 urte dituzten Antonio Sivera, Ruben Duarte eta Alfonso Pedraza daude, baita 22 urteko Munir El Haddadi eta Enzo Zidane ere.

Arabarrek 30 urtetik gorako bi jokalari besterik ez dituzte, Manu Garcia (31) eta Alexis Ruano, hain zuzen ere.

Bestalde, aipatzekoa da ere orain arte ligako entrenatzailerik gazteena zenak, Luis Zubeldiak (36), zuzendu zituela gasteiztarren lehendabiziko lau jardunaldiak; orain, ordea, ligako entrenatzaile zaharrenak, 61 urteko Gianni De Biasik, gidatzen ditu Alavesekoen nondik norakoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X