Ezker hegaleko defentsa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hector Hernandezek Alavesen jokatuko du utzita

Arabako taldean jokatuko du ezker hegaleko jokalariak 2017-2018. denboraldian, Realak utzita.
Hector Hernandez. Argazkia: Alaves
Hector Hernandez. Argazkia: Alaves

Hector Hernandezek Alavesen jokatuko du 2017-2018. denboraldian. Ezker hegaleko defentsa Realak utzita iritsi da Arabako taldera eta Alavesek ekarri duen hirugarren jokalaria da jada.

Hernandez Valladoliden jaio zen 1991ko maiatzaren 23an. Iragan denboraldian Granadan ibili zen talde txuri-urdinak utzita eta 13 neurketa jokatu zituen Andaluziako taldearekin. 2016-2017. denboraldian lau partida jokatu zituen Realarekin.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X