Berdinketa Mendizorrotzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek gehiago merezi izan du, Atletico baino gehiago izan ostean

Pellegrinoren taldeak gola egiteko aukera argiak izan ditu, baina ez du azken errematean asmatu. Laguardiak izan du aukerarik argiena lehen zatian, baina baloiak langan jo du.
Marcos Llorente eta Nico Gaitan. Argazkia: Efe.
Marcos Llorente eta Nico Gaitan. Argazkia: Efe.

Alavesek eta Atletico Madrilek, biak Errege Kopako finalerdietan, hutsean berdindu dute Santander Ligako 20. jardunaldian. Madrildarrak motel aritu dira erasoan eta beste berdinketa bat lortu dute Euskadin, hirugarrena astebetean.

Lehen aukera Pellegrinoren taldeak izan du, bosgarren minutuan, baina Camarasaren erdiraketak ez du errematatzailerik izan. Camarasa izan da, hain zuzen, lehen zatian Alavesen aukerarik onenak izan dituena.

Atleticok, berriz, zailtasun handiak izan ditu aukerak sortzeko, joko motela egin dute, ideiarik gabekoa. Griezmannek izan du aukerarik onena, Kokek ateratako falta batean.

Gasteiztarrek erasora jarraitu dute, Camarasa, Deyverson eta Laguardiaren bidez. Azken horrek izan du partida osoko aukerarik argiena. Theo Fernandezek falta bat atera du eta Camarasaren erremateak langan jo du.

Bigarren zatian ere, golik ez

Bigarren zatian gauzak ez dira asko aldatu. Nico Gaitanek izan du Atleticoren aukerarik onena.

Theo Hernandez ere gol etik gertu izan da, baina Moyak erantzun bikaina eman dio bere erremateari.

 

Fitxa teknikoa

0-. Alaves: Pacheco; Femenía, Feddal, Laguardia, Theo; Manu  García, Camarasa (Christian Santos, 77. min), M.Llorente, Ibai (Edgar, 65. min); Toquero (Vigaray, 84. min) eta Deyverson.

0-. Atletico Madril: Moyá; Vrsaljko, Godín, Giménez (Savic, 55. min), Filipe Luis; Gaitán, Koke, Saúl, Carrasco (Torres, 62. min); Griezmann edo Gameiro (Correa, 60. min).

rrea, 60. min).

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X