Erdilaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hernan Bernardello, fitxaketa berria

Newell's taldetik dator, 29 urte ditu eta hiru denboraldi eman zituen Almerian (2009-2012).
Hernan Bernardello, Almeriaren elastikoarekin. EFE

2016 ekainaren 30era arte kontratua du Alavesen azken fitxaketak. Hernan Bernardello erdilaria, 29 urte ditu eta bere azken taldea Newell's izan da.

Argentinarrak talde gasteiztarraren proposamena onartu du.

2009tik 2012ra urte bitartean Almerian jokatu zuen, beraz, BBVA eta Adelante Ligak ezagutzen ditu. Hiru denboraldi horietan 109 partida jokatu zituen, 68 lehen mailan, 32 bigarrenean eta 9 Kopan.

Alavesen hirugarren fitxaketa izan da, aurretik Iñaki Saenz eta Dani Abalo fitxatu ditu talde gasteiztarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X