Alemaniak Portugali irabazi dio, partida iraulita (2-4)
Robin Gosens Atalantako hegalekoaren partida bikainak Alemaniaren suspertzea ekarri du. Lehen partidan Frantziaren aurka galdu eta Portugalekin ere galtzen hasi ostean, Joachim Lowren taldea 2-4 gailendu da eta aukera guztiak ditu final-zortzirenetan sartzeko.
Cristiano Ronaldok aurretik jarri ditu portugaldarrak 15. minutuan, kontraerasoko jokaldi baten ondorioz. Hala ere, Alemaniaren erantzuna bikaina izan da eta atsedenaldira aurretik joan da Ruben Diasek (35. min) eta Raphael Guerrerok (39. min) euren atean egindako golei esker.
Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu. Alemania, eta Gosens bereziki, ikusgarri aritu dira. Gosens berak eman dio Kai Havertzi hirugarren gola egiteko pasea (51. min), eta, ondoren, Atalanta taldeko jokalariak laugarrena egin du (60. min). Diogo Jotak aldea murriztu du (67. min) eta Portugalek presioa sartu dio Alemaniari Renato Sanchesek zutoinera egindako jaurtiketarekin. Baina markagailuan ez da aldaketa gehiagorik izan.
Fitxa teknikoa
2 -Portugal: Rui Patricio; Nelson Semedo, Pepe, Ruben Dias, Guerreiro; William Carvalho (Rafa Silva, 58. min), Danilo Pereira; Bruno Fernandes (Joao Moutinho, 64. min); Bernardo Silva (Renato Sanches, 46. min), Diogo Jota (André Silva, 83. min); eta Cristiano Ronaldo.
4 - Alemania: Neuer; Ginter, Hummels (Can, m.63), Rüdiger; Kimmich, Gündogan (Süle, 73. min), Kroos, Gosens (Halstenberg, 62. min); Havertz (Goretzka, 73. min), Müller; eta Gnabry (Sané, 87. min).
Golak: 1-0, 15. min: Cristiano Ronaldo, 1-1, 35. min: Ruben Dias, bere atean, 1-2, m.39: Guerreiro, be atean, 1-3, 51. min: Havertz, 1-4, 60. min: Gosens. 2-4, 67. min: Diogo Jota.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Mexiko sailkatu da, eta Kanadak historia egin du 2026ko Munduko Txapelketan
Mexiko da final-hamaseirenetara sailkatu den lehen selekzioa, Hego Korea 1-0 gaindituta; Kanadak, berriz, lehen garaipena eskuratu du Munduko Kopan, Qatar 6-0 irabazita, Ismael Koneren lesioak gaua ilundu duen arren.
Suitzak Bosniaren aurkako neurketa azken txanpan desorekatu du (4-1), eta Txekiar Errepublikak eta Hegoafrikak bana egin dute
Bosniak jokoaren kontrola galdu du bigarren zatian, eta Johan Mamzambi, Ruben Vargas eta Granit Xhakaren golek garaipena eman diote Suitzari. Txekiar Errepublikak aurrea hartu du, Michal Sadileken golari esker, baina Hegoafrikak banakoa egin du penaltiz. Teboho Mokoenak ez du barkatu hamaika metroetatik.
Ingalaterrak, Ghanak eta Kolonbiak garaipena lortu dute, Munduko Txapelketako multzo faseko lehen jardunaldiko azken partidetan
L multzoan, Ingalaterrak Kroazia menderatu du, 4-2, eta Ghana, Iñaki Williams aulkian izan dela, Panamari gailendu zaio, 1-0; K multzoan, Kolonbiak Uzbekistan hartu du mendean, 1-3. Ostegunean eta ostiral goizaldean, txapelketako bigarren jardunaldia hasiko da, A eta B multzoetako partidak jokatuko baitituzte.
Portugalek eta Cristianok ezin izan dute estreinakoan Kongoko ED sendoa menderatu (1-1)
Yoane Wissak Kongoko Errepublika Demokratikoaren gola buruz sartu du atsedenaldia baino lehen, eta Portugalgo selekzioak garaitzea eragotzi du. Portugalen gola Joao Nevesek egin du, Houstonen, neurketako 6. minutuan.
Leo Messik Miroslav Kloserekin berdindu du, Munduko Txapelketako historiako golegilerik onenetako lehen postuan
Argentinako selekzioko futbolariak, asteazkenean Aljeriaren aurka sartu dituen hiru golak zenbatuta, 16 daramatza, bere kirol-ibilbidean jokatu dituen sei Munduko Txapelketetan. Ekainaren 24an 39 urte beteko ditu, eta gutxienez beste bi partida ditu, Austria eta Jordania aurkari, Klose atzean uzteko.
Argentinak, Messik hiru gol sartuta, Aljeria menderatu du (3-0); Norvegia Iraki gailendu zaio (1-4), eta Austriak Jordania gainditu du (3-1), Munduko Txapelketan
Leo Messik historia egin du, indarreko txapeldunaren aurreneko partidan; izan ere, hiru gol eginda, Miroslav Klose alemaniarrarekin berdindu du, Munduko Txapelketako golegile historiko handienen lehenengo postuan. Irak-Norvegia neurketan, Erling Haalandek bi gol sartu ditu.
Mbapperen eta Barcolaren golek garaipena eman diote Frantziari Senegalen aurka (3-1)
94. minutuan, Ibrahim Mbayek sartu du Senegalen gol bakarra, 2-1ekoa orduan, baina Mbappek hurrengo jokaldian 3-1ekoa egin du, eta norgehiagoka erabakita utzi. Gainera, gol horrekin Frantziako historiako golegilerik onena da.
Saudi Arabiak eta Uruguaik (1-1) eta Iranek eta Zeelanda Berriak (2-2) berdinketa lortuta ekin diote Munduko Txapelketari
H eta G multzoetan, txapelketako aurreneko jardunaldia jokatuta, erabateko berdintasuna dago; izan ere, multzo horietan dauden selekzio guztiek puntu bana dute. Astearteko goizaldeko partidetan, Uruguaik norgehiagokako azken minutuetan berdindu du Saudi Arabiaren aurka, eta Iranek bi aldiz berdindu ditu Zeelanda Berriaren golak.
Espainiak Cabo Verderen defentsa bikainaren aurka talka egin du (0-0)
Unai Simonek, Laportek eta Oyarzabalek hasieratik jokatu dute, eta Merino eta Nico Williams bigarren zatian zelairatu dira. Bestalde, Belgikak eta Egiptok bana berdindu dute Seattleko Lumen estadioan.