San Mamesek publikoa har dezake Eurokopako partidetan
San Mamesen jokatuko den 2020ko Eurokopako partidek % 25eko edukiera izango dute, hau da, 13.000 ikusle inguru, Udaleko iturriek Europa Press agentziari baieztatu diotenez.
Bilbo 2020ko Eurokopako egoitzetako bat da, eta covid-19aren pandemia dela eta ekainaren 11tik uztailaren 11ra bitartean jokatuko da azkenean txapelketa, aurreikusita zegoenan baino urtebete geroago. San Mamesek hartuko dituen partidak Espainia, Suedia, Polonia eta Eslovakiako selekzioenak izango dira.
Aste batzuetan elkarlanean jardun ostean, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) asteazken honetan zehar UEFAk eskatutako dokumentazioa bidaliko du, Bilboko egoitzan egon daitekeen jende kopuruari buruzkoa.
Horrela, Federazioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak UEFAk eskatutako dokumentuak sinatu eta bete dituzte, eta, horien arabera, "Bilboko egoitzak" konpromisoa hartzen du San Mames futbol-zelaian Eurokopako neurketak % 25eko publikoarekin joka daitezen, baina, betiere, Osasun Sailak emandako irizpide eta adierazleetan oinarrituta eta haiek betetzen badira, Udaleko iturriek azaldutakaren arabera.
Hala, aipatu iturriek gogorarazi dutenez, aintzat hartu behar diren osasun-irizpideak dira "transmisio-maila" oso txikia izatea; eta "14 egunetara metatutako intzidentzia 100.000 biztanleko 40 kasu baino txikiagoa izatea Euskadin (gaur egun 351 dira) eta Espainian (atzo 164 izan ziren)".
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako biztanleen immunitateak % 60koa edo goragokoa izan beharko luke (orain ez da % 15era iristen); ospitale-okupazioaren ehunekoa 8tik behera egon beharko litzateke, Euskal Autonomia Erkidegoan; ZIUko oheen okupazioaren ehunekoa, 2tik behera; eta covid-19 kasuen trazabilitatea, % 90etik gora". Beraz, une honetan ez lirateke beteko Bilboko estadioak Eurokopako zaleak hartzekobeharrezko baldintzak.
- Transmisio-maila oso txikia: 14 egunera metatutako intzidentzia < 40 kasu baino gutxiago 100.000 biztanleko, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian.
- EAEko eta Espainiako biztanleen immunitatea % 60koa edo handiagoa izatea.
- Covid-19agatiko ospitale-okupazioa % 8 baino gutxiagoa izatea EAEn.
- ZIUn dauden oheen okupazio % 2 baino gutxiago izatea EAEn.
- EAEko covid-19 kasuen trazabilitatea % 90 baino handiagoa izatea.
Gogoratu behar da martxoan UEFAk ohartarazi zuela Eurokoparako aurreikusita zeuden hamabi hiriek zaleen presentzia bermatu behar zutela harmailetan; izan ere, baldintza hori ez betetzeak "egoitza kopurua aldatzea edo murriztea" ekar zezakeela azaldu zuen Aleksander Ceferin erakunde horretako presidenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.