Hypermotion Liga
2023/09/03 - 23:16
Amorebietak lehen porrota jaso du, Espanyolek partida iraulita (3-2)
Haritz Mujikaren taldea markagailuan aurretik jarri da lehen zatian Erasoren eta Nuñezen golekin, baina bigarrenean etxekoek partidari buelta eman diote Calero eta Sanchezen golekin.
2023/09/02 - 01:40
Josep Gaya, Mallorcak utzita, Amorebietako jokalari berria da
Mallorcako taldearekin 2026ra arte kontratua berritu ondoren, Gayak Amorebietarekin bat egin du Haritz Mujikaren defentsa osatzeko.
2023/08/31 - 16:31
Javier Aviles aurrelariak Amorebietan jokatuko du 2023-24 denboraldian, Leganesek utzita
Aviles, 26 urtekoa bera, Lehen eta Bigarren Mailan ibilitakoa da, eta Portugalgo Ligan ere aritu da.
2023/08/31 - 12:41
Da Graca aurrelari italiarrak Amorebietan jokatuko du, Juventusek utzita
21 urteko jokalaria Palermoren harrobiko taldeetan ibili da. 2018an Juventus taldeak fitxatu zuenetik, filialean jokatu du, C Seriean.
2023/08/29 - 01:45
Hypermotion Ligako 3. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako hirugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/08/28 - 01:05
Amorebietak lehen garaipena lortu du Andorra mendean hartuta (3-0)
Jauregik, Erasok eta Sibok eman dizkiote hiru puntuak Bizkaiko taldeari, denboraldiko lehen garaipena lortuta.
2023/08/22 - 13:36
Hypermotion Ligako 2. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Bigarren Mailako bigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/08/21 - 02:51
Amorebietak ez du abantaila aprobetxatu, eta berdinketa lortu du Albaceteren aurka (2-2)
Bizkaiko taldea irabazten hasi da Raycoren eta Garretaren gol goiztiarrei esker, baina aurkariak markagailua parekatu du Fusterren gol batekin atsedenaldira joan aurretik eta Quilesen beste batekin bigarren zatia hasi eta berehala.
2023/08/15 - 16:48
Ander Capak Levanten jokatuko du denboraldi honetan
Kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du jokalariak. Capa ekainean atera zen Athleticetik, zuri-gorriekin 112 partida jokatu eta 5 gol eginda.
2023/08/15 - 11:11
Hypermotion Ligako 1. jardunaldiko partida guztietako golak
Hasi da denboraldia Bigarren Mailan. Hemen dituzu ikusgai lehen jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/08/11 - 23:03
Amorebietak puntu bat urratu du Levanteren aurka Ligari hasiera emateko (1-1)
Lezaman Hypermotion Ligari hasiera eman dion partida bisitarien alde hasi da Bouldiniren golari esker, baina Jauregik markagailua berdintzea lortu du bigarren zatian.
2023/08/07 - 14:52
Amorebietak Pablo Cuñat atezaina fitxatu du
Atezain valentziarra Levantetik iritsiko da talde urdinera, urtebeterako utzita.
2023/07/14 - 13:22
Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du
Sondikako jokalariak Zornotzako taldean jokatuko du 2023-204 denboraldian. Bartzelona B taldearekin kontratua amaitu ostean iritsi da Amorebietara.
2023/07/04 - 13:48
Amorebietak Moran fitxatu du, Felix izango du utzita, eta Magunagoitia, Marino, Dorrio eta Sibo berritu ditu
Erik Moran Ponferradinatik iritsi da, eta Felix, ordea, Betisek utzita. Magunagoitiak, Marinok, Dorriok eta Sibok, aldiz, Amorebietarekin Bigarren Mailan jokatzeko aukera izango dute, kontratuak berrituta.
2023/06/15 - 19:00
Haritz Mujika entrenatzaileak eta Asier Goiria kirol zuzendariak Amorebietan jarraituko dute
Bizkaiko taldeak entrenatzailearen eta kirol zuzendariaren kontratuak berritu ditu. Horrela, Mujikak hiru denboraldi egingo ditu Zornotzako taldearen aulkian, eta, aldiz, Goiriak zazpigarren denboraldia beteko du kirol zuzendari gisa.
2023/06/09 - 01:56
Garitano: “Arriskuak hartu behar ziren partidua berdintzeko. Gertu egon gara, baina ez da posible izan”
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Alavesen aurkako igoera play-offetako finalerdietako itzuliko partida galdu ostean.
2023/06/04 - 15:51
Levantek igoera play-offeko finalera sailkatzeko aurrerapausoa eman du, Albacete mendean hartuta (1-3)
Valentziako taldeak 1-3 irabazi dio Gaztela-Mantxakoari Lehen Mailara igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida.
2023/05/28 - 15:17
Amorebieta taldeko jokalariek eta zaleek igoera Bigarren Mailara igoera ospatu dute
Haritz Mujikaren jokalariek zaleekin batera ospatu zuten bart maila galdu eta urtebetera lortutako igoera.
2023/05/28 - 02:35
Eibar-Alaves eta Albacete-Levante, ekainaren 3an
Euskal kanporaketaren joanekoa Ipuruan jokatuko da, 18:30ean, eta itzulikoa Mendizorrotzan, hilaren 8an, 21:00etan.
2023/05/28 - 00:43
Haritz Mujika: ''Lan handiko denboraldia izan da, eta oso pozik gaude''
Haritz Mujika Amorebietako entrenatzailea pozarren azaldu da Bigarren Mailara igotzea lortu eta gero.