Hypermotion Liga
2021/08/24 - 13:58
Velez de Mendizabal: ''Pena bat izan da''
Amorebietak 2-0 galdu zuen Anduvako futbol-zelaian Mirandesen aurka. Iñigo Velez de Mendizabalek partidaren laburpena egin zuen prentsaurrekoan.
2021/07/08 - 20:56
San Jose: ''Oso pozik nago, denboraldi polita daukagu aurretik''
Mikel San Josek Amorebietan jokatuko du 2021-2022 denboraldian. Erdilaria pozik azaldu da, eta gogotsu dago erronka berriari ekiteko.
2021/07/08 - 20:33
Amorebietak Mikel San Jose fitxatu du
Nafarroako erdilariak 32 urte ditu eta denboraldi baterako kontratua sinatu du talde bizkaitarrarekin. Zornotzako taldeak datorren denboraldirako egin duen zazpigarren fitxaketa da San Joserena.
2021/07/01 - 13:52
2021-2022 SmartBank Ligako egutegia
Eibar, Amorebieta eta Reala B dira hurrengo denboraldiko euskal ordezkariak Bigarren Mailan.
2021/06/17 - 21:09
Amorebietak Lezaman jokatuko ditu etxeko partidak
Lezaman jokatzeko Ligaren oniritzia jaso du Bizkaiko klubak. Athleticen kirol-instalazioetako 2. zelaian jokatuko ditu Amorebietak SmartBank Ligako neurketak.
2021/06/14 - 10:30
Gironak eskura du igoera
Gironak 1-2 irabazi zuen Vallecasen Rayoren aurka. Etxeko taldea aurreratu zen Isiren golarekin, baina 6 minututan Franquesak eta Mamadou Syllak markagailua irauli zuten.
2021/06/06 - 01:50
Gironak errentari eutsi dio eta igoera play-offeko finalean izango da (0-0)
Girona ezustekorik gabe pasa da Liga Santander Ligara igotzeko play-offeko finalera joaneko partidan lortutako 3-0ekoa baliatuta, Almeriak berdinketa besterik ez baitu lortu (0-0).
2021/06/03 - 17:11
Iñigo Velez de Mendizabal: ''Gure estiloa mantenduko dugu''
Amorebieta talde entrenatzaileak kontratua berritu du eta laugarren urtea egingo du talde bizkaitarraren aulkian. Aurten, baina, LaLiga Smartbanken lehiatuko dira, eta erronka handia dute aurretik.
2021/06/03 - 16:56
Iñigo Velez de Mendizabalek Amorebieta entrenatzen jarraituko du
Gasteiztarrak laugarren denboraldia egingo du LaLiga Smartbankera igo berri den talde bizkaitarrean.
2021/06/02 - 18:46
Amorebietak ezingo ditu Bigarren Mailako partidak Urritxen jokatu
Ligaren ustez, estadioa "ez da egokia" eta hura moldatzea "ez da bideragarria". Zornotzarrek ekainaren 12ra arte dute partidak jokatzeko bi kirol instalazio alternatibo proposatzeko.
2021/06/01 - 16:17
Goiria: ''Euskal jendea izatea da gure helburua''
Asier Goiria Amorebietako kirol-zuzendaria da eta nahiz eta Bigarren Mailarako igoera lortu gauzak oso argi dituela klubak esan du EITBn.
2021/05/31 - 13:28
Leganes - Rayo eta Almeria - Girona, play-offetako kanporaketak
Sabadell eta Logroñes taldeek maila galdu dute eta Espanyol da aurtengo txapelduna.
2021/05/28 - 21:18
Goiriak kontratua berritu du Amorebietarekin
Asier Goiriak Amorebieta taldeko kirol zuzendaria izaten jarraituko du 2021-2022 denboraldian. Zornotzako taldeak lehen aldiz jokatuko du Bigarren Mailan.
2021/05/23 - 04:06
Partidako gola eta Amorebietako jokalarien ospakizunak Bigarren Mailara igo ostean
Amorebietak Badajoz gainditu du Bigarren Mailara igotzeko kanporaketan. Bideo honetan partidako gola eta Zornotzako jokalarien ospakizunak ikus daitezke.
2021/05/23 - 02:28
Amorebietak Bigarren Mailan jokatuko du
Bizkaitarrak lehen aldiz igo dira Zilarrezko Mailara Iker Bilbaok sartutako gol bati esker.
2021/04/30 - 18:48
Bigarren Mailara igotzeko play-offak Extremaduran jokatuko dira
Badajoz, Almendralejo, Villanueva de la Serena eta Don Beniton jokatuko dira 12 kanporaketak, maiatzaren 15etik 23ra artean.
2021/01/27 - 19:04
Asier Garitano Leganesera bueltan, hiru urteren ostean
Bergarako (Gipuzkoa) zuzenduko du Madrilgo taldea, klubarekin 2022ko ekinaren 30era arte kontratua sinatu ostean. Bigarren etapa beteko du Leganesen, bertan egon baitzen 2013tik 2018ra arte.
2020/08/27 - 19:13
Fuenlabradak mailari eutsiko dio Kirol Auzitegiak Ligari arrazoia eman ostean
Kirol Administrazio Auzitegiak erabakia Ligaren aldekoa izan da, eta Espainiako Federazioak konpetentziarik ez duela adierazi du. Beraz, talde madrildarrak Bigarren Mailan jarraituko du.
2020/08/10 - 17:38
Iraola: ''Ilusio handia egiten dit Rayo Vallecanon egoteak''
Andoni Iraola da Rayo Vallecano taldeko entrenatzaile berria. Madrilgo taldeak euskal teknikariaren aurkezpena egin du astelehen honetan. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/08/08 - 01:02
Fuenlabradak galdu egin du Deporren aurka, eta Elx sailkatu da playoffetara (2-1)
Partidako luzapenean penaltiz jaso duen golak saririk gabe utzi du Madrilgo taldea.