F Liga
2019/11/18 - 18:48
Klubek eta sindikatuek emakumeen futboleko greba desblokeatu dute
Bi aldeek hilabeteko epea izango dute, abenduaren 20ra arte, hitzarmen kolektiboa sinatzeko. Hitzarmen horrek, % 75eko gutxieneko partzialtasuna eta 16.000 euroko gutxieneko soldata jaso beharko du.
2019/11/15 - 00:24
Greba deialdiak bere horretan jarraitzen du emakumezkoen futbolean
Hala baieztatu du AFE sindikatuak Lan Zuzendaritza Nagusiak bitartekaritza lana amaitutzat eman ostean.
2019/11/12 - 21:55
AFEk ontzat jo du Lan Ministerioaren proposamena, baina ACFFk baztertu egin du
Ondorioz, azaroaren 16-17rako deitutako lanuzteak indarrean jarraitzen du.
2019/11/11 - 23:27
Lan Zuzendaritza Nagusiak bitartekaritza eskaintza bat egingo du
Hartara, asteburu honetatik aurrera martxan jartzeko deituta dagoen greba mugagabeak bere horretan jarraitzen du.
2019/11/08 - 00:06
ACFF eta AFEk adostasunik gabe jarraitzen dute, baina 'atzo baino gertuago dago'
Hala adierazi du David Aganzo Espainiako Futbolarien Elkarteko presidenteak, osteguneko bileraren ostean. Alderdi guztiak astelehenean batzartuko dira berriz.
2019/11/06 - 22:25
Federazioa, hitzarmen kolektiboa sinatzeko falta den dirua jartzeko prest
Luis Rubiales Federazioko presidenteak 1.152.000 euro eskaini dizkie Primera Iberdrolako klubei, jokalariek bermatuta izan dezaten AFEk eskatzen duena.
2019/11/05 - 21:57
Jarrerak hurbildu dituzte aldeek, emakumezkoen futboleko gatazka konpontzeko bidean
Sindikatuak eta patronala (ACFF) Lan Ministerioan batzartu dira Ministerioko eta Kirol Kontseilu Nagusiko ordezkarien bitartekaritzarekin.
2019/11/05 - 00:42
Mediaprok 1,5 milioi euroko eskaintza egin dio ACFF elkarteari greba ekiditeko
Trukean eskatzen duena da Primera Iberdrolako bi neurketa telebistaz eman ahal izatea astero.
2019/10/28 - 17:25
'Jardunaldiaren %75arena eta 16.000 euroko gutxieneko soldatarena ez da bideragarria'
Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteko presidentea den Ruben Alcainek azalpenak eman ditu patronalaren eta sindikatuen arteko bilera akordiorik gabe amaitu ostean.
2019/10/28 - 15:44
Ez da akordiorik izan aldeen artean, eta greba egongo da azaroaren 16an eta 17an
Kluben elkarteak eta sindikatuek izandako batzarrean ez dute adostasunik lortu, eta, ondorioz, grebarako deialdiak bere horretan jarraitzen du.
2019/10/25 - 17:54
Jokalarien greba saihestu eta akordio batera iristeko bilera, datorren astelehenean
Akordiorik ezean, grebak aurrera egingo luke, eta azaroaren 16 eta 17ko asteburuan, jokalariek ez lukete partidarik jokatuko.
2019/10/22 - 21:04
Greba egitea erabaki dute emakumezkoen futbolean
Primera Iberdrola osatzen duten 16 taldeetako ordezkariak Madrilen bildu dira, eta grebara jotzea erabaki dute lan-hitzarmena adosteko negoziaketak etenda geratu eta gero.
2019/10/16 - 11:15
Akordiorik ez, emakumezkoen futbolaren lan hitzarmenean
Behin negoziazioak apurtuta, ezin da baztertu grebara jotzea.
2019/09/19 - 11:53
Bartzelona vs Atletico, 3. jardunaldiko partida handia
Euskal bi taldeek igandean jokatuko dute; Athleticek Valentziari egingo dio bisita eta Realak Betis hartuko du.
2019/09/03 - 21:02
2019-2020 Primera Iberdrola ligaren aurkezpena
2019-2020 denboraldia irailaren 7an hasi eta maiatzaren 17an bukatuko da. Fitxaketetan egin diren inbertsioak eta Real Madrilen babesa duen CD Tacon dira berritasun aipagarrienak.
2019/07/23 - 16:40
Emakumezkoen txapelketarako berritasunak
Garrantzi handiko berrikuntzak izango ditu emakumeen futbol lehiaketak. Horretarako, antolaketa eredu berria martxan jarriko dute. Izan ere, Lehenengo mailaz gain, bigarren maila sortu dute.
2019/07/16 - 18:03
Lehen Maila Pro, federakundeak antolatutako emakumezkoen liga berria
Maila honek Liga Iberdrolaren lekua hartuko du eta, bertan, azken denboraldian parte hartu duten 16 taldeek osatuko dute.
2019/06/25 - 22:54
Real Madrilek emakumeen futbol taldea izango du
CD Taconen plaza erosiko du, nahiz eta Tacon izenarekin lehiatuko den 2019-2020 denboraldian. 2020-2021 denboraldian hasiko da Real Madril izenarekin lehiatzen.
2019/05/18 - 23:18
Lyongo Olympiquek seigarren aldiz irabazi du Txapeldunen Liga
FC Barcelonaren aurkako neurketan nagusi (4-1) izan ostean lortu du garaipena. Jokalari guztien artean, emakumezkoen Urrezko Baloia jaso duen Ada Hegerberg norvegiarra gailendu da.
2019/05/05 - 17:12
Atletico Madril txapeldun, Athletic bosgarren, eta Reala zazpigarren
Talde koltxoneroak irabazi du Iberdrola Liga, Zubietan garaipena lortuta. Euskal ordezkariak, Athletic eta Reala, bosgarren eta zazpigarren izan dira hurrenez hurren.