F Liga
2023/11/18 - 23:47
Athleticek Valentzian irabazi du, Eibarren lehen garaipena Ipuruan eta Realak galdu egin du Zubietan
Lehoiek eta armaginek Valentzia eta Sporting Huelva gainditu dituzte, hurrenez hurren, eta Realak, ia bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatuta, ezin izan du Sevilla garaitu.
2023/10/04 - 13:12
Athleticek, Realak eta Eibarrek F Ligako lehen jardunaldian jokatu ez ziren partidak jokatuko dituzte
Irailaren 9ko astean jokatzekoak ziren eta jokalarien grebagatik jokatu ez ziren neurketak jokatu beharko dituzte asteazken honetan euskal taldeek.
2023/09/29 - 11:46
Reala eta Betisen arteko partida, zuzenean, igande honetan, EITBn
Natalia Arroyoren taldeak ligako bigarren jardunaldia jokatuko du, lehena etxean, Vila-Real garaitzetik datorren Betisen kontra. Eibarrek, bere aldetik, Granadan jokatu du; Athleticek, berriz, Levante Las Planasi egingo dio bisita.
2023/09/15 - 12:05
Euskal taldeek asteburuan ekingo diote F Ligari
Athleticek larunbat eguerdian jokatuko du Atletico Madrilen etxean, eta neurketa zuzenean ikusi ahal izango da, bai ETB1en bai eitb.eus-en. Eibarrek Levante hartuko du Ipuruan, eta Realak Granadara egingo du bidaia.
2023/09/14 - 09:38
F Ligako jokalarien greba bertan behera geratu da, gutxieneko soldataren inguruko akordioa lortuta
Hiru urterako ituna sinatu dute aldeek. Horren arabera, 21.000, 22.500 eta 23.500 euroko gutxieneko soldata gordina jasoko dute, 2023/24, 2024/25 eta 2025/26 denboraldietan, hurrenez hurren. Publizitate bidezko diru-sarrerak handituz gero, 23.000, 25.000 eta 28.000 eurokoa izan daiteke soldata.
2023/09/13 - 01:50
Sindikatuek eta F Ligak akordiorik gabe jarraitzen dute, bigarren jardunaldian greba saihesteko
Bi aldeak asteazkenean bilduko dira, berriro ere, Bitartekaritza eta Arbitrajeko Konfederazioarteko Zerbitzuan. Jokalariei egindako azken proposamena da gutxieneko soldata 21.000 eurotik 23.000ra igotzea, hiru denboralditan.
2023/09/09 - 21:38
Athleticeko eta Eibarreko jokalariek greba egin dute; F Ligako 1. jardunaldiko euren partidak, bertan behera
Athleticek Granadaren aurka larunbatean Lezaman jokatu behar zuen F Ligako lehen jardunaldiko partida bertan behera geratu da, jokalariek deitutako grebaren ondorioz, eta gauza bera gertatu da, arratsaldean, Eibarrek Ipuruan Madril CFF taldearen kontra jokatu behar zuen neurketa.
2023/09/07 - 00:04
F Ligako greba-deialdiari eutsi diote jokalariek
Sindikatuek eta patronalak ez dute akordiorik adostu, 10 orduko bilera egin arren, eta datorren astean bilduko dira berriro. Ondorioz, txapelketako lehen jardunaldia ez da jokatuko.
2023/09/05 - 21:53
F Ligak eta sindikatuek akordiorik gabe jarraitzen dute, eta asteazkenean batzartuko dira berriro
Asteartean, F Ligak eta emakumezkoen futboleko hitzarmen kolektiboa berritzeko banku soziala osatzen duten sindikatuek bost orduko bilera egin dute, Bitartekaritza eta Arbitrajeko Konfederazioarteko Zerbitzuan; asteazkenean jarraituko dute eztabaidatzen.
2023/09/04 - 23:57
Asteartean jakingo dugu F Liga asteburuan hasiko den ala futbolariek greba deialdiari eutsiko dioten
Astelehenean jokalarien sindikatuek eta F Ligako ordezkariek egin duten bileran ez da akordiorik izan; hala, asteartean, Esku Hartze eta Arbitraje Zerbitzuan batzartuko dira, eta bilera horren ostean jakinaraziko dute Liga ostiralean hasiko den ala ez.
2023/09/01 - 20:40
F Ligako jokalariek greba deitu dute lehen bi jardunaldietarako
Emakumeen maila goreneko futbolariak eta patronala ez dira akordiora iritsi lan-hitzarmena hobetzeko, eta, ondorioz, liga txapelketaren hasiera atzeratu egingo da.
2023/04/30 - 20:42
Bartzelona, 2022-2023 F Ligako txapeldun
Barçak irabazi egin dio Sporting Huelvari 3-0eko emaitzarekin 27. jardunaldiko partida eta laugarren ligako titulua jarraian bereganatu du.
2023/04/19 - 21:27
Alhamako 15 jokalarik adierazi dute ez dutela ''sexu-abusurik jasan'' taldeko entrenatzailearen aldetik
Murtziako taldeko 15 futbolarik euren sare sozialetan zabalduko bideo baten bidez adierazi dute ez dutela "sexu-abusurik jasan" Alhamako entrenatzailearen aldetik. Bestalde, gaineratu dute ez dutela salaketa bateraturik aurkeztu haren kontra.
2023/02/28 - 13:05
Alexia Putellasek eta Leo Messik irabazi dute The Best saria, 2022ko futbolari onena nabarmentzen duena
Mary Earps eta Emiliano "Dibu" Martinez dira iazko atezainik onenak, FIFAk astelehen gauean nabarmendu duenez.
2023/02/13 - 19:13
Irene Paredes, "FIFA FIFPRO World 11" hamaikakoan sartzeko hautagaia
Legazpikoa 23 aurrehautatuen artean sartu da bigarren aldiz jarraian. Aurreko edizioan ez zen azken hamaikakoan sartu.
2023/01/27 - 14:46
Irene Paredesek kontratua berritu du Bartzelonarekin 2025era arte
Legazpiko jokalariak beste bi denboraldiz jarraituko du Barçan; hau da, 2025eko ekainaren 30era arte.
2022/12/25 - 17:13
Reala eta Damaris Egurrola izan dira emakumezkoen futboleko protagonista nagusiak 2022an
Reala Ligako txapeldunorde izan zen, eta Txapeldunen Ligako atarikoa jokatu zuen Bayern Munichen aurka. 2022a Damaris Egurrolaren urtea izan da, Frantziako Liga eta Txapeldunen Liga irabazita. Alavesek salbazioa lortu zuen Lehen Mailan, eta Eibar Bigarren Mailara jaitsi zen.
2022/11/12 - 12:24
Espainiak 7 eta 0 irabazi dio Argentinari
Emakumezkoen Espainiako selekzioak garaipen handia lortu du Argentinaren aurka jokatu duen lagunarteko partidan, 7-0eko emaitzarekin nagusituta. 15 futbolarik Espainiarekin jokatzeari uko egin ostean, espainiar selekzio 'berria' maila bikaina ematen ari da.
2022/11/04 - 13:49
Quiñones, Oroz eta Hernandez, Espainiako selekzioaren deialdian Argentina eta Japoniaren aurkako partidetarako
Hiru euskal jokalariak Espainiako selekzioarekin lehiatuko dira azaroaren 11n eta 15ean jokatuko diren neurketetan.
2022/09/30 - 19:00
Vildak ez du Paredes deitu, ezta eskatu zuten 15 jokalariak ere
Jenni Hermoso ere ez du deitu, beste kapitainetako bat. Euskal taldeetako jokalarien artean, Sun Quiñones, Ana Tejada, Oihane Hernandez eta Ane Azcona deitu ditu.