Simon, Remiro, Vivian, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Williams, Nazioen Liga jokatzeko deialdian
Luis de la Fuente Espainiako selekzioaren hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu Nazioen Ligako finaleko fasea jokatzeko: Unai Simon, Nico Williams eta Dani Vivian (Athletic); Alex Remiro, Martin Zubimendi eta Mikel Oyarzabal (Reala) eta Mikel Merino (Arsenal) sartu ditu Nazioen Ligako finaleko faserako deialdian. Frantziaren aurkako finalaurreko neurketa ekainaren 5ean izango da, Stuttgarten.
Ohiko hiru atezainak egonkortuta, De la Fuentek aldaketa bakarra egin du atzeko lerroan, Asencioren ordez Vivian sartuta. Erdialdeko postuak indartu ditu gehien Nazioen Ligarako; izan ere, Gavi, Fermin eta Isco deitu ditu. Aurrelarien artean, Morata kapitaina eta Nico Williams mantendu ditu, aurreko deialditik.
Nazioen Ligako finaleko faserako Luis de la Fuenteren zerrenda honako hauek osatzen dute:
-ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic), David Raya (Arsenal/ING) eta Alex Remiro (Reala).
-ATZELARIAK: Pedro Porro (Tottenham/ING), Oscar Mingueza (Celta), Robin Le Normand (Atletico Madril), Pau Cubarsi (Bartzelona), Dani Vivian (Athletic), Dean Huijsen (Bournemouth/ING), Marc Cucurella (Chelsea/ING), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE).
-ERDILARIAK: Martin Zubimendi (Reala), Mikel Merino (Arsenal/ING), Gavi (Bartzelona), Pedri (Bartzelona), Fermin Lopez (Bartzelona), Isco Alarcon (Betis), Fabian Ruiz (PSG/FRA), Alex Baena (Vila-real)
-AURRELARIAK: Yeremy Pino (Vila-real), Lamine Yamal (Bartzelona), Nico Williams (Athletic), Dani Olmo (Bartzelona), Mikel Oyarzabal (Reala), Alvaro Morata (Galatasaray/TUR), Samu Omorodion (Porto/POR).
Zure interesekoa izan daiteke
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Imanol Alguacil, Olympiakoseko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde greziarraren agintea hartu du Jose Luis Mendilibarren irteeraren ostean.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.