Real Madrilek 2024ko Kontinentearteko Kopa irabazi du, finalean Pachuca menderatuta (3-0)
Real Madrilek 2024ko Kontinentearteko Kopa irabazi du, txapelketako finalean Pachuca 3-0 mendean hartuta, Dohan (Qatar), Luisal Stadium futbol zelaian, asteazkenean. Hala, talde zuria historian laugarren aldiz da Kontinentearteko Kopako txapeldun; hain zuzen, ez dago lehiaketa horretan horrenbeste titulu lortu duen klubik.
Kylian Mbappek, 37. minutuan, Rodrygok, 53.ean, eta Viniciusek, 84.ean, penaltiz, Carlo Ancelottiren taldearen golak sartu dituzte. Real Madril Mexikoko taldea baino gehiago izan da, eta argi eta merezita irabazi du txapelketako finala.
Real Madrilek 1960an eskuratu zuen aurrenekoz Kontinentearteko Kopa, eta, gerora, 1998an, 2002an eta, orain, 2024an ere erdietsi du.
Finaleko fitxa teknikoa
3 - Real Madril: Courtois; Lucas Vazquez (Asencio, 88. min), Tchouameni, Rudiger, Fran Garcia; Camavinga (Ceballos, 61. min), Fede Valverde, Bellingham (Guler, 88. min); Rodrygo (Modric, 70. min), Vinicius eta Mbappé (Brahim, 61. min).
0 - Pachuca: Carlos Moreno; Andres Micolta, Sergio Barreto, Bryan Gonzalez, Luis Rodriguez (Sanchez, 75. min); Alan Bautista (Mena, 75. min), Pedro Pedraza, Elias Montiel, Nelson Deossa (Hernandez, 88. min); Idrissi (Dominguez, 88. min), Salomon Rondon.
Golak: 1-0, 37. min: Mbappé. 2-0, 53. min: Rodrygo. 3-0, 84. min: Vinicius, penaltiz.
Epailea: Jesus Valenzuela (Venezuela). Pachucako Pedraza eta Rondon zigortu ditu, txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: Kontinentearteko Kopako finala izan da, eta Dohako Lusail Stadium zelaian jokatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Alguacil, Olympiakoseko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde greziarraren agintea hartu du Jose Luis Mendilibarren irteeraren ostean.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.