LaLiga Santanderreko azken bi jardunaldiak bi igandetan jokatuko dira, 19:00etan
LaLigak 37.eta 38. jardunaldietako ordutegiak iragarri ditu. Neurketek ordutegi bateratua izango dute eta bi igandetan jokatuko dira, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, 19:00etan. Hala ere, ordutegi horietan "aldaketan " izan daitezkeela ohartarazi du LaLigak.
Halaber, eta "posiblea balitz, ordutegi bateratu ezberdinak" ezar daitezkeela ere adierazi du, "sailkapenean helburu ezberdinak" dituzten taldeentzat.
37. jardunaldia
19:00. Athletic-Elx
19:00. Atletico Madril-Reala
19:00. Bartzelona-Mallorca
19:00. Getafe-Osasuna
19:00. Cadiz-Celta
19:00. Rayo Vallecano-Vila-real
19:00. Almeria-Valladolid
19:00. Girona-Betis
19:00. Valentzia-Espanyol
19:00. Sevilla-Real Madril
38. jardunaldia
19:00. Betis-Valentzia
19:00. Mallorca-Rayo Vallecano
19:00. Reala-Sevilla
19:00. Real Madril-Athletic
19:00. Vila-real-Atletico Madril
19:00. Celta-Bartzelona
19:00. Valladolid-Getafe
19:00. Elx-Cadiz
19:00. Espanyol-Almeria
19:00. Osasuna-Girona
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
Urrezko Baloia: Unai Simon atezainik onenaren sarirako eta Mikel Arteta eta Unai Emery entrenatzailerik onenaren sarirako izendatu dituzte
Athleticeko atezainak, munduko txapelduna bera, Yashin Garaikurrerako izendatu dute, 2024an bezala; Arsenaleko eta Aston Villako entrenatzaileek, 2025-2026 denboraldian, Ingalaterrako Liga eta Europa Liga irabazi zituzten, hurrenez hurren.
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek Osasuna airean ibili du, Lucas Boyek partida ikusgarria eginda (5-2)
Alavesek ondo merezita irabazi du Osasunaren aurkako derbia Mendizorrotzan, eta bigarren kokatu da ligako sailkapenean. Lucas Boye izan da protagonista nagusia, hiru gol sartuta. Talde gorritxoaren bi golak, berriz, Ante Budimirrek egin ditu.