Sevilla, Monako, Shakhtar eta Salzburgo nagusitu dira Europa Ligako play-offeko joanekoetan
Sevillak, Monakok, Shakhtarrek eta Salzburgok garaipena lortu dute, ostegun gauean, Europa Ligako play-offeko joaneko partidetan, hurrenez hurren, PSV Eindhoven (3-0), Bayer Leverkusen (2-3), Rennes (2-1) eta Erroma (1-0) menderatuta. Gainerako kanporaketak, hau da, Bartzelona-Manchester United, Ajax-Union Berlin, Sporting Portugal-Midtjylland eta Juventus-Nantes, parekatuta daude, Camp Noun, Amsterdamen, Lisboan eta Turinen izandako berdinketak tarteko.
Reala Europa Ligako final-zortzirenetarako sailkatuta dago, zuzenean, eta ostegunean hasi diren zortzi kanporaketen irabazleetako bat izango du aurkari, Bartzelona eta Sevilla, kenduta, Liga bereko taldeak baitira. Itzuliko partidak astebete barru jokatuko dituzte.
Europa Ligako play-offeko joaneko partidetako emaitzak
Shakhtar, 2 – Rennes, 1
Ajax, 0 – Union Berlin, 0
Bartzelona, 2 – Manchester United, 2
Salzburgo, 1 – Erroma, 0
Sporting Portugal, 1 - Midtjylland, 1
Juventus, 1 - Nantes, 1
Bayer Leverkusen, 2 - Monako, 3
Sevilla, 3 - PSV Eindhoven, 0