Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbia urriaren 1ean jokatuko da San Mamesen
Santander Ligako 8. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu LaLigak asteazken honetan. Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbiak emango dio hasiera jardunaldiari urriaren 1ean, ostiralean, 21:00etan, San Mamesen.
Bestalde, Osasunak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du urriaren 2an, larunbatean, 14:00etan, Sadarren. Realak Getafe izango du aurkari urriaren 3an, igandean, 18:30ean, Alfonso Perez Coliseumen.
Santander Ligako 8. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Urriak 1, ostirala:
(21:00) Athletic Club - Alaves
Urriak 2, larunbata:
(14:00) Osasuna - Rayo Vallecano
(16:15) RCD Mallorca - Levante
(18:30) Cadiz - Valentzia
(21:00) Atletico Madril - Bartzelona
Urriak 3, igandea:
(14:00) Elx - Celta
(16:15) Espanyol - Real Madril
(18:30) Getafe - Reala
(18:30) Vila-real - Betis
(21:00) Granada - Sevilla