PSGk Neymar zigortu nahi du lehen entrenamenduan ez aurkezteagatik
Leonardok, Paris Saint Germain (PSG) taldeko kirol zuzendariak, Neymarren salmentarako atea irekita utzi du, baina “bakarrik bi aldeentzako komenigarria den diru kopurua jasotzen badute”. Momentuz, kontaktu formalik ez dutela izan baieztatu du eta, aurre-denboraldiko lehen entrenamendura aurkeztu ez zenez, jokalaria zigortu nahi dutela adierazi du.
Frantziako taldearen kirol zuzendariak jokalaria eta taldea salmentarekin ados daudela azaldu du, ‘Le Parisien’ egunkarian publikatutako elkarrizketa batean. Hala ere, Leonardok inork ez duela eskaintza formalik aurkeztu eta jokalaria oraindik 3 urteko kontratua duela azaldu du.
“Ez dugu Bartzelona erosle moduan ikusi”, argitu du Leonardok Neymarren salmentaren inguruan. Gainera, Kataluniako talderekin izandako kontaktuak “azalekoak” izan direla gaineratu du.
Horrekin batera, kirol zuzendariak fitxaketa saiakera guztiak kontuan hartuko dituztela argi utzi du: “Neymar PSGtik joan daiteke, baina guztiontzat komenigarria den diru kopuru baten truke”.
Gogoratu beharrekoa da ere, PSGk 222 milioi euroko etete klausula ordaindu zuela 2017an Neymarren fitxaketa aurrera eramateko.
Bestalde, astelehenean aurre-denboraldiko lehen entrenamenduari ekin zion Pariseko taldeak. Horretara ez zen brasildarra aurkeztu eta, beraz, taldeak Neymar zigortu egingo du. “Entrenamendura etorri behar zen, baina ez zen aurkeztu. Berak bazekien bertan egon behar zela. Arazoa konpontzeko irtenbide formala bilatuko dugu, langile guztiekin egiten den moduan”, azaldu du kirol zuzendariak brasildarraren faltaren inguruan.
Horri buruz, Neymarren aitak azaldu du jokalaria akordio batera heldu zela taldearekin uztailaren 15ean bueltatzeko, dirudienez Neymar Institutuarekin ekitaldi ofizialak baitzituen. Hauek, uztailak 10 eta 13 bitartean antolatuta daude.
Griezmann kasua
Antzeko egoera bizi du Antoine Griezmannek Atletico Madril taldearekin. Izan ere, aurre-denboraldiko lehen entrenamendura ez aurkezteagatik zigortuko du taldeak.
Frantziako jokalariak publiko egin zuen Madrilgo taldetik alde egiteko duen intentzioa. Baina, hala ere, 120 milioi euroko etete klausula ordaintzea eskatzen du taldeak.
Gogoratu beharrekoa da ere, Atletico Madrilek fitxaketa horretatik jasoko duen % 20a Realarentzat izango dela, horrela akordatu baitzuten bi taldeek 2014ean. Beraz, Bartzelonak taldeak eskatzen dituen 120 milioiak ordaintzen baditu, diru banaketa horrelakoa izango litzateke: 24 milioi Realarentzat eta 96 Atletico Madrilentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
Urrezko Baloia: Unai Simon atezainik onenaren sarirako eta Mikel Arteta eta Unai Emery entrenatzailerik onenaren sarirako izendatu dituzte
Athleticeko atezainak, munduko txapelduna bera, Yashin Garaikurrerako izendatu dute, 2024an bezala; Arsenaleko eta Aston Villako entrenatzaileek, 2025-2026 denboraldian, Ingalaterrako Liga eta Europa Liga irabazi zituzten, hurrenez hurren.