Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luis Enriquek uko egin dio Espainiako hautatzailea izateari

Familia-arazo larri bat tarteko utzi du kargua, eta orain arte bere ordezko lanetan ibili den Robert Morenok hartuko du haren lekua.
Luis Enrique
Luis Enrique. Artxiboko argazkia

Luis Enriquek uko egin dio Espainiako selekzioko entrenatzailea izateari, familia-arazo larri batek behartuta, karguan 11 hilabete eman ostean. Hala jakinarazi dio teknikari asturiarrak Espainiako Futbol Federazioari.

Erabaki horren berri Luis Rubiales Federazioko presidenteak eta Jose Francisco Molina kirol-zuzendariak eman dute prentsaurreko baten bidez, asteazken honetan. Azaldu dutenaren arabera, orain arte Luis Enriqueren laguntzailea izan den Robert Morenok hartuko du hark utzitako lekua.

Morenok dagoeneko hiru aldiz zuzendu du Espainiako selekzioa Luis Enriqueren faltan: Maltaren (0-2), Faroe uharteen (1-4) eta Suediaren (3-0) aurka, hain zuzen ere. Hartara, 2020ko Eurokopa txapelketan izateko sailkapen-faseari dagozkion hiru neurketa horietan garaipenak erdietsi ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

GR7047. NUEVA JERSEY (ESTADOS UNIDOS), 13/06/2026.- Marcos Marquinhos (i) de Brasil disputa el balón con Achraf Hakimi (2-i) de Marruecos este sábado, durante un partido del grupo C del Mundial de la FIFA 2026 entre Brasil y Marruecos en el estadio MetLife en Nueva Jersey (Estados Unidos). EFE/ Sebastiao Moreira
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suitzak eta Qatarrek 1-1 berdindu dute, Brasilek eta Marokok gauza bera egin dute (1-1), Eskoziak 0-1 garaitu du Haiti, eta Australiak 2-0 Turkia

Ostegunean hasi zen 2026ko Munduko Futbol Txapelketako hasierako faseak partida parekatuak eta ezustekoak izan ditu orain arte. Qatarrek puntu bat lortu du Suitzaren aurka luzapenean (1-1), Brasilek eta Marokok berdinketa lortu dute (1-1), Eskoziak garaipen estua lortu du Haitiren aurka (0-1) eta Australiak ezustekoa eman du Turkia 2-0 garaituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X