Athleticek Osasuna hondoratu eta puntu bakarrera du seigarren postua
Athleticek garaipena lortu du Osasunaren aurkako derbian (1-2) eta hiru puntu hauei esker seigarren postuan dagoen Vila-realengandik puntu bakarrera kokatu da LaLigako sailkapenan. Gorritxoek ia ezinezko dute salbazioa lortzea, azken postuan jarraitzen baitute 11 punturekin.
Derbia bizi hasi da Sadarren, bi taldeak baloiaren jabe egin nahian, baina abagune argirik sortu gabe. Athleticek 12. minutuan izan du lehen abagunea eta ez du barkatu; Williamsek jokaldi ona egin, De Marcosek area barruan jaso du baloia eta Adurizek sare barrura (0-1) bidali du errematea. Gola hartu ostean Osasunak itsuan jo du berdinketaren bila eta bi aukera oso argi izan ditu. Partidako 16. minutuan Kepa Arrizabalaga atezainak gorritxoen gola eragotzi du Riviere jokalariak buruz egin duen erremateari erantzun bikaina emanda. Jarraian, 17. minutuan, Oierrek jokaldi ikusgarria egin du, eta bere jaurtiketa, zutoinera. Hasierako minutu bizi horien ondoren, norgehiagokaren erritmoa moteldu egin da, eta bi taldeei asko kosta zaie berriro arriskuarekin aurkariaren ate aurrera iristea. Raul Garcia gola sartzetik gertu egon da 38. minutuan, baina Siruguk erantzun ona eman dio bere jaurtiketari; 43. minutuan De las Cuevasek izan du berdinketa lortzeko abagunea, baina Keparen aurrean bakarrik geratu eta indarge atezainaren eskuetara bidali du jaurtiketa. Atsedenaldira iritsi orduko, De Marcosek pase bikaina eman dio Williamsi eta honek 0-2koa sartu du Sirigu atezaina gaindituta.
Bigarren zatiak lehenengoak baino erritmo baxuagoa izan du, eta abaguneak oso eskasak izan dira. Athleticek kontrolpean izan du norgehiagoka eta Osasuna ezinean ibili da. Talde zuri-gorriak bi abagune izan ditu bigarren zatiko hasierako minutuetan: 53. minutuan Adurizek ez du asmatu errematean Williamsen erdiraketaren ondoren eta 54. minutuan Raul Garciaren jaurtiketa kanpora joan da, zutoina urratuta. Adurizek izan du abagunerik argiena 72. minutuan, baina bere errematea Siriguk desbideratu du, gola eragotziz. Osasunak bigarren zatian izan duen abagune bakarra 79. minutuan etorri da; Sergio Leonek pase luzea jaso, aurkari guztiak atzean utzi eta 1-2koa sartu du Kepa atezaina maisuki gaindiututa. Azken minutuetan Osasuna saiatu da berdinketaren bila jotzen, baina Athleticek ondo eutsi dio emaitzari eta garaipenak ez dio ihes egin.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Sirigu; Unai García, Oier, David Garcia; Aitor Buñuel (Olavide, m.81), Causic, De las Cuevas (Alex Berenguer, m.71), Fran Merida, Clerc; Riviere eta Oriol Riera (Sergio Leon, m.66).
2 - Athletic Club: Kepa; Boveda, Laporte, Balenziaga, San Jose, De Marcos, Beñat (Mikel Rico, mi. 79), Raul Garcia (Iturraspe, m. 60), Muniain (Lekue, m. 69), Williams eta Aduriz.
Golak: 0-1 m.12: Aduriz. 0-2 m.44: Williams. 1-2. m.80: Sergio Leon.
Epailea: Munuera Montero.
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Beñat Gerenabarrena, debuta egin ostean: “Txikitatik amestu dudan gauza bat da; pena emaitza ez dela nahi genuena izan”
Erdilari lekeitiarra hasierako hamaikakoan aritu da, Peio Canalesekin batera, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligan Athleticek jokatu duen lehen partidan. Gerenabarrena ondo ibili da, baina Athleticek 1-3 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, lehen minutuetatik hamar jokalarirekin jokatu eta gero.
Athleticek porrot mingarria jaso du Sevillaren aurka San Mamesen, Edin Terzicen debutean (1-3)
Osok, Ejukek eta Isaacek sartu dituzte Sevillaren golak, eta Paredesek lortu du etxekoena. Athletic hamar futbolarirekin aritu da hamargarren minututik, Yuriri txartel gorria atera baitiote, eta lehenengo eta hirugarren goletan huts egin du. Gerenabarrena hasierako hamaikakoan izan da, eta aurreneko aldiz jokatu du talde zuri-gorriarekin, baita Rinconek ere.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Kumba Brima aurrelaria Alavesen arituko da 2026-2027 denboraldian
Futbolari sierraleonarrak Rigak utzita jokatuko du euskal taldean; Baltikoko Ligan, goleatzailerik onena izan da. 24 urtekoa jokalariak “indarra, gaitasun fisikoa eta arean trebetasuna” ditu, Alavesen arabera.