Barakaldo eta Tudelano, igoera playoffera; Leioa, jaitsiera eragoztera
Barakaldok bana (1-1) berdindu du Arenasen aurka Bigarren B Mailako II. multzoko azken jardunaldiko partida eta lidergoa galdu du. Ondorioz, Real Madril Castillak amaitu du lider eta merengeek jokatuko dute igoerako kanporaketa zuzena. Barakaldok bide luzetik lortu beharko du igoera.
Beste euskal ordezkari bat ere izango dugu igoerako playoffetan. Tudelano hirugarren izan da I. multzoan eta Bigarren Mailara igotzeko borrokan egongo da. Lehen multzo honetan Peña Sporten jaitsiera duela jardunaldi batzuk baieztatu zen.
Euskal futbolak, ordea, ez du hirugarren ordezkari bat izango igoerako playoffetan. Real Unionek garaipena behar zuen II. multzoko lehen lau postuetan sartzeko, baina Leioaren aurka 0-1 galdu du Stadium Galen eta playoff gabe geratu dira. Leioak jaitsiera zuzena eragotzi du, baina jaitsiera eragozteko kanporaketa (playout) jokatu beharko du.
Bigarren B Mailako txapeldunak:
I Multzoa: Racing Santander
II. Multzoa: Real Madril Castilla
III. Multzoa: Reus Deportiu
IV. Multzoa: UCAM Murtzia
Playoffa jokatuko duten txapeldunak ez diren taldeak:
I Multzoa: Racing Ferrol, Tudelano, UD Logroñes.
II. Multzoa: Barakaldo, Socuellamos, Toledo.
III. Multzoa: Villareal B, Hercules, Lleida.
IV. Multzoa: Real Murtzia, Sevilla Atletico, Cádiz.
Mailari eusteko promozioa:
Cacereño (I. Multzoa), SD Leioa (II. Multzoa), Olimpic (III. Multzoa), Linares (IV. Multzoa).
Zure interesekoa izan daiteke
Yeray Alvarez: “Nire ibilbidea Athleticen amaitzea da nire ametsa”
Yeray Alvarezek kontratua berritu du Athleticekin 2028ra arte. Atzelaria oso pozik agertu da akordioarekin eta "jokatzen jarraitzeko inoiz baino gogo handiagoarekin". Prentsaurrekoan, jokatu ezinda eman dituen 10 hilabeteei buruz eta Edin Terzic entrenatzaile berriari buruz ere hitz egin du. (Bideoa gazteleraz)
Sakaren gol batek Arsenal bere bigarren finalean sartu du, Atletico mendean hartuta (1-0)
Mikel Artetaren jokalariak maiatzaren 30ean, Budapesteko Puskas Arenan, jokatuko den finalerako aurkaria nor izango den zain daude.
Aritz Elustondok jokalari txuri-urdin izateari utziko dio denboraldi amaieran
Klubak jokalariari jakinarazi dio bi aldeak lotzen dituen kontratua ez duela berrituko. Beasaingo futbolariak, kapitainetako batek, 2014ko abenduan egin zuen debuta, eta 310 partida ofizial jokatu ditu lehen taldean ibili den 11 denboraldietan.
F Moeve Liga kinielan sartuko da 2026-2027 denboralditik aurrera
Horrela, emakumezkoen Ligak kinielarekin biltzen den diruaren % 15 jasoko du, eta ekarpen ekonomiko handia egingo dio sektoreari.
Edin Terzić egokia al da Athleticen entrenatzaile izateko?
Mendeneko entrenatzailea, San Mamesko aulkiko maizter berria eta Ernesto Valverderen ordezkoa, Athleticen historiako bigarren entrenatzaile alemaniarra izango da Jupp Heynckesen atzetik. Terzićek aita bosniarra eta ama kroaziarra ditu, eta Dortmunden Kloppen oinordekotzat hartzen dute.
Edin Terzić izango da Athleticen entrenatzailea datozen bi denboraldietan
Talde zuri-gorriak X kontuan argitaratutako ohar baten bidez eman du entrenatzaile alemaniarraren fitxaketaren berri. Mendeneko entrenatzailea Athleticen historiako bigarren entrenatzaile alemaniarra izango da Jupp Heynckesen atzetik. Alemaniarra da, baina aita bosniarra eta ama kroaziarra ditu.
Aramburu: “Ez gara ondo aritu; jokoaren alderdi guztietan hobetu behar dugu”
Realak 1-0 galdu du Sevillaren aurka, Jon Aramburuk azaldu duenez "ondo jokatu ez duten" partida baten ostean. Caracaseko jokalariak azpimarratu du "jokoaren alderdi guztietan hobetu" behar dutela "modu onenean amaitu ahal izateko". (Bideoa gazteleraz).
Realak porrota jaso du Sevillan, Matarazzoren taldearen partida eskasa egin du (1-0)
Alexis Sanchezek bigarren zatian sartutako golak erabaki du norgehiagoka. Realak minuturik onenak partida hasieran eta bigarren zatiaren hasieran izan ditu, baina ez du asmatu azken metroetan.
Cecilia Marcos: “Txapeldunen Ligan gaude; denboraldi borobila egin du taldeak”
Cecilia Marcosek sartu zuen Reala Txapeldunen Ligara eramango duen gola Deportivoren aurkako partidan. Oraindik Moeve F Ligan hiru partida gelditzen zaizkien arren Ceciliak argi dauka “orain disfrutatzeko momentua” dela.
Sansek eta Burgosek ezin izan dute golik sartu Anoetan (0-0)
Txuri-urdinak hobeto aritu dira baloiarekin eta hainbat hurbilketa arriskutsu sortu dituzte, baina ez da egon sarea aurkitzeko modurik.