Reala – Getafe partidak abiatuko du Liga abuztuaren 17an, 19:00etan
Reala eta Getaferen arteko partidak hasiko du 2013-2014 BBVA Liga Anoetan. Partida larunbatean, abuztuaren 17an, jokatuko da 19:00etan.
Valladolid – Athletic neurketa ere egun berean jokatuko da, baina 21:00etatik aurrera.
Osasunak, berriz, igandean, abuztuaren 18an, jokatuko du etxean, Granadaren aurka, 21:00etan.
2. jardunaldian: Athletic- Osasuna, ostiralean, 22:00etan
Athletic eta Osasunaren arteko derbia abuztuaren 23an, ostiralean, jokatuko da Anoetan, 22:00etatik aurrera.
Realari dagokionez, donostiarrak Elx aldera joango dira larunbatean, abuztuaren 24ean. Partida 19:00etatik aurrera jokatuko da.
1. jardunaldiko ordutegiak:
Reala – Getafe (larunbatean, 19:00etan)
Valladolid – Athletic (larunbatean, 21:00etan)
Valentzia – Malaga (larunbatean, 23:00etan)
Bartzelona – Levante (igandean, 19:00etan)
Osasuna – Getafe (igandean, 21:00etan)
Real Madril – Betis (igandean, 21:00etan)
Sevilla – At. Madril (igandean, 23:00etan)
Rayo Vallecano – Elx (astelehenean, 20:00etan)
Celta – Espanyol (astelehenean, 22:00etan)
Almeria – Vila-rreal (astelehenean, 22:00etan)
2. jardunaldiko ordutegiak:
Getafe – Almeria (ostiralean, 20:00etan)
Osasuna – Athletic (ostiralean, 22:00etan)
Elx – Reala (larunbatean, 19:00etan)
Espanyol – Valentzia (larunbatean, 21:00etan)
Vila-rreal – Valladolid (larunbatean, 23:00etan)
At. Madril – Rayo (igandean, 19:00etan)
Malaga – Bartzelona (igandean, 21:00etan)
Levante – Sevilla (igandean, 21:00etan)
Betis – Celta (igandean, 23:00etan)
Granada – Real Madril (astelehenean, 21:00etan)
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Athletic esku-hutsik irten da Camp Noutik (2-0)
Bigarren porrota jaso du Edin Terzicen taldeak bi jardunalditan, gaurkoan Bartzelonaren aurka galduta. Raphinha eta Fermin izan dira golegileak, nahiz eta Unai Simonek lan bikaina egin duen bilbotarren aldetik.
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
Athletic ez dago ados Apelazioarekin, Yuriren aldeko errekurtsoa ezesteagatik
Klubak gogorarazi du joan den asteartean argitaratutako Epaileen Batzorde Teknikoaren analisiak ondorioztatu zuela jokalaria kanporatzeko ekintza "txartelik gabeko jaurtiketa libre zuzenarekin" konpondu behar zela.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Quique Sanchez Flores: “Vila-real errebelde jardungo delakoan nago”
Arabar taldearen entrenatzaileak badaki talde bikaina izango dutela aurrean, Iñigo Perez hango aulkira iritsi denetik aurrera egin duen Vila-real, hain zuzen ere. Dena den, argi du Alavesek ere baduela min egiteko modua.
Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn
Irailaren 2an jokatuko den neurketa streaming bidez izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en, 19:00etatik aurrera, Zubietatik.
Remiro, Real Madrilen aurkako porrotaren ostean: “Lehen zatian, oso ondo lehiatu gara”
Alex Remiro Realeko atezainak Real Madrilen aurkako porrota (4-1) aztertu du, neurketa amaitutakoan.
Realak porrota jaso du Real Madrilen aurka (4-1)
Donostiako taldeak emaitza gogorrarekin galdu du Santiago Bernabeun, talde zuriari ordubetez ondo eutsi ostean. Mbappek hat trick batekin eta Viniciusek sartu ditzute zurien golak, eta Sucicek egin du txuri-urdinena.