Atleticok alferrikako garaipena lortu du Errusian
Europe Leagueko final-hamaseirenetako itzuliko partidak Atletico Madril, egungo txapelduna, lehiaketatik at utzi zuen; Chelseak bapo sufritu behar izan zuen, luzapena Eden Hazarden gol batekin (92. minutua) saihestu baitzuen, eta Levantek final-zortzirenetarako sailkapena baieztatu zuen.
Lehiaketatik kanpo geratu zen faborito bakarra ez zen talde madrildarra izan. Steaua Bukarestek Ajax hartu zuen mendean, penalti jaurtiketetan. Aurten finala Amsterdam Arenan jokatu behar dute eta etxeko taldea Europa Leaguetik at geratu da jadanik. Era berean, Viktoria Plzenek Napoli kanporatu zuen eta Zenitek Liverpool. Hala ere, Ingalaterrako taldea kanporaketa iraultzeko zorian egon zen, Anfielden 3-1 irabazita.
Interrek eta Tottenhamek, ostera, ez zuten hutsik egin. Horrela, final-zortzirenetako kanporaketak honakoak izango dira: Viktoria Plzen-Fenerbahce, Benfica-Bordele, Anzhi-Newcastle, Stuttgart-Lazio, Levante-Rubin Kazan, Basilea-Zenit eta Steaua Bukarest-Chelsea.
Atletico ez da hurrengo kanporaketan izango, nahiz eta Errusian aurpegia eman. Simeonek hamaikakoan hainbat aldaketa egin zituen (Radamel Falcaok eta Joao Mirandak bakarrik eutsi zioten lekuari, Valladolideko hamaikakoarekin alderatuta). Madrilgo taldeak joaneko partidako emaitza txarrari buelta emateko borondatea azaldu zuen Moskuko Luzhniki futbol-zelaian.
Baina txapelduna lehiaketatik at geratu da. Rubin Kazanek Levante hartuko du orain. Levantek Michelen Olympiacos erraz hartu zuen mendean, Grezian; izan ere, Valentziako taldea 0-1 nagusitu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Juventus, Lyon, Bournemouth eta Crystal Palace, Realaren aurkari sendoenak Europan
Talde donostiarrak Lyon, Juventus, Viktoria Pilsen, Union Saint-Gilloise, Bournemouth, Crystal Palace, Torreense eta Lillestrom izango ditu aurkari 2026-2027 denboraldiko Europa Ligan.
Mamadou Sarr, Realeko jokalari berria
Talde txuri-urdinak eta Chelseak senegaldar atzelariaren lagapena adostu dute 2026-27 denboraldiaren amaierara arte. Ostegunean osasun-azterketa egin zioten, eta ostiral honetan bat egingo du taldekide berriekin Zubietan.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Athletic esku-hutsik irten da Camp Noutik (2-0)
Bigarren porrota jaso du Edin Terzicen taldeak bi jardunalditan, gaurkoan Bartzelonaren aurka galduta. Raphinha eta Fermin izan dira golegileak, nahiz eta Unai Simonek lan bikaina egin duen bilbotarren aldetik.
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
Athletic ez dago ados Apelazioarekin, Yuriren aldeko errekurtsoa ezesteagatik
Klubak gogorarazi du joan den asteartean argitaratutako Epaileen Batzorde Teknikoaren analisiak ondorioztatu zuela jokalaria kanporatzeko ekintza "txartelik gabeko jaurtiketa libre zuzenarekin" konpondu behar zela.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Quique Sanchez Flores: “Vila-real errebelde jardungo delakoan nago”
Arabar taldearen entrenatzaileak badaki talde bikaina izango dutela aurrean, Iñigo Perez hango aulkira iritsi denetik aurrera egin duen Vila-real, hain zuzen ere. Dena den, argi du Alavesek ere baduela min egiteko modua.
Reala vs Chelsea, zuzenean, EITBn
Irailaren 2an jokatuko den neurketa streaming bidez izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBONen, eta telebistaz, ETB1en, 19:00etatik aurrera, Zubietatik.