Tunisiako selekzioa ezagutzen
Tunisiako Futbol selekzioak lau aldiz lortu du Munduko Futbol Txapelketarako txartela. 1978. urtean egin zuen estreinakoz (Argentina), baina orain arte ezin izan dute aurreneko kanporaketa gainditu. Mexiko 3-1 hartu zuten mendean eta Alemania Federalen kontra hutsean egin zuten. Ondoren, 20 urte behar izan zituzten beste Mundial baterako sailkapena lortzeko, Frantzia 1998. 2002koan eta 2006koan ere hartu zuten parte. 2004. urtean, Afrikako Nazioen Kopa eskuratu zuten tunisiarrek. Tunisian bertan jokatu zen txapelketa eta anfitrioiek 2-1 irabazi zioten Marokori.
Patidak ikusi berriro eitb nahieran
Euskal Selekzioa-Katalunia
Euskal Selekzioa-Estonia
Euskal Selekzioa-Venezuela
Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.com-en (20:45ean).