Bera Bera
2018/02/20 - 16:17
Super Amara Bera Bera, Superkopako txapeldun Zuazori irabazita
Talde gipuzkoarrak 32-21 irabazi dio finala Prosetecnica Zuazo talde bizkaitarrari. Bogarrenez jarraian irabazi du titulu hau Bera Berak eta seigarrenez bere historian.
2018/02/20 - 16:16
Txapeldunen Ligarik gabe gelditu da Bera Bera
Austriako Hypo ezin izan dute gainditu donostiarrek atariko lehenengo kanporaketan. Lehenengo zatian hainbestean eutsi diete etxekoek kanpotarrei baina 25-21 galdu dute gero.
2017/10/18 - 16:25
Patri Elorza, Bera Beraren fitxaketa berria
Klubak jakinarazi duenez, Patricia Elorza da taldearen bigarren fitxaketa. Frantziako ESBF Besançon taldean urtebete eman ostean Bera Berara izuliko da Arabako jokalaria.
2017/10/15 - 23:32
Bera Bera, Europatik kanpo
Donostiako taldeak Kastamonuren aurkako itzuliko neurketa galdu du (22-24), Turkian ere, eta EHF Kopatik kanpo geratu da.
2017/09/16 - 23:49
Bera Berak aurrera egin du Colegio Gaia kanporatuta
Super Amara Bera Berak 23-31 irabazi dio Colegio Gaia taldeari Portugalen EHF Kopako kanporaketako itzulerako partida eta joanekoan gol bateko aldeagatik irabazi zuenez, aurrera egin du.
2017/09/14 - 01:20
Bera Beraren porrota etxean Rocasaren aurka, 29-34
Bera Berako galdu egin dute Bidebietan Rocasa talde kanariarraren aurka. Partida jokatu aurretik, San Juango Batelerek merezitako omenaldia jaso dute igandean Kontxa irabazteagatik.
2017/09/09 - 23:45
Bera Berak abantaila txikia lortu du Colegio Gaiaren aurka EHF Kopan
Super Amara Bera Bera taldeak 26-25 irabazi dio talde portugaldarrari EHF Kopan eta itzulerako partidan erabakiko da gipuzkoarren jarraipena txapelketa honetan.
2017/09/08 - 22:27
Bera Berak etxean ekingo dio Europako bere ibilbideari
Larunbat honetan abiatuko du Donostian EHF Kopako aurtengo bere ibilbidea. Colegio de Gaia portugaldarrak izango ditu aurkari. Partida ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da 18:30etik aurrera.
2017/07/18 - 20:09
Colegio de Gaia portugaldarra, Bera Beraren lehen aurkaria EHF Kopan
Joaneko partida Donostian jokatuko dute, irailaren 9an edo 10ean; itzulerakoan, aldiz, Vilanova de Gaian izango da, ondorengo astean. Portugalgo txapelduna da.
2015/02/22 - 18:26
Rocasa, Kopa txapeldun
Bera Berak ezin izan dio irabazi Kopa finalean Rocasari. Donostiarrek 20-19 galdu dute luzapenean.
2015/02/22 - 15:50
Bera Bera, Kopako txapeldunordea
Talde donostiarrak luzapena behartu du, baina ezin izan du titulua eskuratu.
2015/02/21 - 18:55
Bera Bera, Kopako finalera
Gipuzkoarrek 23 eta 19 irabazi diote finalerdietan Guardes taldeari eta igandeko final handian izango dira.
2015/02/21 - 18:31
Bera Bera Kopako finalerako sailkatu da
Gipuzkoarrek euren hamaikagarren Kopa finala jokatuko dute, Guardesi 23-19ko markagailuarekin irabazita.
2015/02/08 - 15:41
Bera Berak eta Muratpasak berdindu egin dute joaneko partidan
30-30 izan da markagailua EHF Kopko final-zortzirenetako joaneko neurketan Turkiako Muratpasaren kontra.
2015/02/08 - 15:31
30ean berdindu du etxean, Muratpasaren aurka
Final laurdenetarako bidea zaildu zaio Bera Berari gaur eguerdian etxean Muratpasako turkiarren aurka 30ean berdindu ostean. Itzuliko partidak erabakiko du kanporaketa.
2014/12/10 - 16:27
Gesalaga Bera Bera taldearen babesle berria
Zarauzko enpresa da gaurdanik Bera Berako babesle berria. Taldeak EHF, kopan eta ligan erabiliko dituen kamisetetan, Gesalagako logoa jarriko dute ezkerreko maukan.
2014/09/06 - 18:41
Superkopa irabazi du Bera Berak
Bera Bera eskubaloi taldeak Rocasa Kanaria Handia mendean hartu du (23-20), eta laugarren aldiz irabazi du Espainiako Superkopa.
2014/09/06 - 16:26
Bera Berak Espainiako Superkopa irabazi du, laugarrenez
Gipuzkoako taldeak Rocasa Gran Canaria ACE gainditu du finalean (23-30).
2014/09/05 - 15:45
Bera Bera, Rocasaren kontra Superkopan
Bera Berak larunbatean hasiko du denboraldia. Lehenengo partidan, Superkopa jokoan izango du, Rocasa Kanaria Handiaren kontra, Guadalajaran.
2014/06/05 - 15:13
Aitor Etxaburu izango da Bera Berako entrenatzaile berria
Eskubaloi taldeak ostiralean aurkeztuko du hurrengo denboraldirako teknikoa. Lehenengo aldiz arituko da emakumezkoen talde batean.