Erreginaren Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Bera vs Aula Valladolid eta Beti-Onak vs Mecalia Atletico Guardes, Kopako final-laurdenetan

Hori izan da astearte honetan Donostiako Aquariumean egindako zozketaren emaitza.

Bera Bera vs Beti-Onak

Bera Bera eta Beti-Onak finalean soilik aritu litezke nor baino nor gehiago.

Super Amara Bera Berak Aula Valladolid izango du aurkari eskubaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenetan; Replasa Beti-Onakek, ostera, Mecalia Atletico Guardesen aurka jokatuko du.

Horrez gain, astearte honetan Donostiako Aquariumean egindako zozketaren arabera, honako hauek dira fasea osatzen duten beste bi norgehiagokak:

Elda Prestigio - Sporting La Rioja

Rocasa Gran Canaria - KH7 Eskubaloia Granollers

Erreginaren Koparen 47. edizioaren azken fasea maiatzaren 8tik 10era izango da, Illunben. Final-laurdenak maiatzaren 8an jokatuko dituzte, finalerdiak biharamunean, eta final handia, ordea, maiatzaren 10ean.

Final-laurdenetan garaituz gero, Bera Berak, finalaurrekoetan, Elda Prestigio edo Sporting La Rioja izango luke aurkari; Beti-Onakek, aldiz, Rocasa Gran Canaria edo KH7 Eskubaloia Granollers. Hala, bi euskal taldeen arteko finala egon liteke. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X