Atletismoa
2024/02/04 - 14:50
Adel Mechaal eta Irene Sanchez-Escribano nagusi 10K Gimnastika Ulian
Mechaal, 27 minutu eta 55 segundoko markarekin, Oukhelfenen Espainiako errekorretik 11 segundora geratu da, eta Sanchez-Escribanok marka pertsonala egin du, 32 minutu eta 10 segundoko denborarekin.
2024/01/31 - 20:33
Ulia Gimnastika zuzenean ikusgai, igandean, ETB4n eta eitb.eus-en
Ulia Gimnastika hamar kilometroko proba zuzenean jarraitu ahal izango da igandean ETB4n eta eitb.eus-en 11:55etatik aurrera. Euskadiko lasterketa zaharrenaren 93. edizioa izango da.
2024/01/30 - 13:09
Asier Martinez irabaziz itzuli da pistara Val-de-Reuilen, bere marka onena lortuta
Atleta nafarra nagusi izan zen 60 metroko hesidun proban, 7,49 segundoko markarekin, orain arte lortutako onena. Urtebete egin du kanpoan lehiatu gabe, 2023ko otsailean Parisen izan zenetik.
2024/01/29 - 17:41
Asier Martinezek bere marka pertsonalik onena lortu du 60 metroko hesidun proban, 7.49 denborarekin
Asier Martinez nafarra pista estaliko L'Eureko (Val-de-Reuil, Frantzia) mitinean itzuli zen nazioarteko txapelketa batera, azken aldiz egin eta urtebetera. Garaipena lortu zuen 60 metroko hesidun proban, bere marka pertsonala onduta (7.49). Espainiako errekorretik ehunen batera geratu zen.
2024/01/09 - 11:44
Chebet eta Aregawi, Elgoibarko Muguerza Memorialeko garaileak
Batetik, Aregawik helmugatik hiru kilometrora eman du azken erasoa, El Bakkali, Rodrigue Kwizera eta Kipkurui atzetik zituela. Bestetik, Beatrice Chebetek bi segundo atera dizkio Edina Jebito keniarrari.
2024/01/03 - 16:57
Elgoibarko Juan Muguerza Krosa, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Elgoibarko Nazioarteko Krosaren 80. edizioa aurkeztu dute. Igandean izango da, urtarrilaren 7an, eta guztira 900 atleta arituko dira kategoria guztietan. 12:00etatik aurrera zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/12/31 - 18:14
Al Gham eta Boulaid, Beasaingo 2023ko San Silbestreko irabazleak
Beasaingo San Silbestreak mende erdia bete du 2023ko abenduaren 31 honetan. Gizonezkoen mailan, Abdelkader Al Gham nagusitu da; emakumezkoenean, aldiz, Kaoutar Boulaid izan da onena. Hainbat korrikalarik hartu dute parte proban, eta giro bikaina izan da.
2023/12/29 - 22:08
Asier Martinezek min hartuta amaitu du Nafarroa Arenako 60 metroko hesidun probako finalerdia
Asier Martinez atleta nafarrak Nafarroa Arenan korrika egiteko aukera izan du. Bigarren izan da 60 metroko hesidun probako finalerdian, baina min hartuta amaitu duenez, ez du finalean parte hartu.
2023/12/29 - 16:20
Basque Teamek urteko kirolari onenak saritu ditu
Basque Teamek euskal kirolaren elitea bildu du Getxon, eta 2023ko lorpen nabarmenenak saritu dituzte bertan. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eguzkilore Zuria eman dio aurten erretiroa hartu duen Ander Elosegi piraguistari.
2023/12/28 - 18:20
Asier Martinez: ''Aurreko ziklo txar horrekin apurtzea da Nafarroa Arenan egotearen helburua''
Nafarroa Arenan atletismoko maila goreneko ekitaldia jokatuko da bihar, Navarra Indoor Athletics. Nazioarteko hainbat izar bilduko dira bertan, baina iruindarrentzat erakargarririk handiena Asier Martinezen itzulera bertatik bertara ikustea izango da, 10 hilbabetez lehiatu gabe egon ondoren.
2023/12/28 - 16:39
Beasaingo San Silvestrea, 50 urte bizirik
Igandean, abenduak 31, San Silvestre lasterketa egingo da Euskal Herriko hainbat herritan. Ospetsuenetako bat, Gipuzkoako zaharrena, Beasaingoa da. Aurten, 50 urte beteko ditu.
2023/12/17 - 18:21
Edinah Jebitok eta Abdessamad Oukhelfen izan dira garaile Venta de Bañosen
Kenyarra bigarren izan den Asayech Ayichew eta hirugarren izan den Katie Izzo atletei abantaila handia aterata nagusitu da. Gizonezkoen proba parekatuagoa izan da, eta azken kilometroetara arte ez da erabaki. Bigarren Fernando Carro izan da eta hirugarren Fabien Palcau.
2023/12/03 - 14:29
Majida Maayoufek maratoiko Espainiako errekorra ezarri du Valentzian
Agurainen (Araba) bizi den atletak maratoiko Espainiako errekorra ezarri du. Valentziako Maratoian 2 ordu, 21 minutu eta 28 segundoko marka eginda lortu du errekorra. Aurreko marka 4 minutu eta 47 segundoan hobetu du. Duela gutxi lortu du espainiar herritartasuna.
2023/12/03 - 13:29
Sisay Lemmak eta Worknesh Degefak irabazi dute Valentziako maratoia
Sisay Lemma nagusitu da gizonezkoen proban, 2 ordu, 01 minutu eta 48 segundoko denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Worknesh Degefa izan da azkarrena, 2 ordu, 15 minutu eta 51 segundoko markarekin.
2023/11/26 - 15:17
Benson Tunyok eta Emma Cherutok irabazi dute Donostiako Maratoia
Tunyo 2 ordu, 12 minutu eta 14 segundoko denbora eginda gailendu da gizonezkoen proban. Emakumezkoetan, Cherutok 2 ordu, 31 minutu eta 24 segundoko denborarekin irabazi du.
2023/11/26 - 14:02
Irati Mitxelena, atletismoaren eta ikerkuntzaren artean
Irati Mitxelena atleta eta ikerlaria da. Neurozientzia eta kirola nola uztartzen dituen eta zer-nolako antzekotasunak dituzten kontatu digu Helmuga saioan.
2023/11/24 - 16:10
7.500 korrikalari izango dira Donostiako 45. maratoian
Igandean egingo da Donostiako maratoiaren 45. edizioa. 60 herrialdetako 7.500 lagunek hartuko dute parte, hiru distantziatan: 10 kilometrokoa, maratoi erdia eta maratoia. Igandean, 09:00etan hasita, zuzenean ikusi ahal izango da lasterketa ETB4n eta eitb.eus-en.
2023/11/19 - 17:04
10.000 korrikalariko marea zuri-gorriak Bilbo bete du 34. Herri Krosean
Athleticen 125. urteurrenaren omenezko kamiseta zuri-gorria jantzita zeramaten 10.000 korrikalarik parte hartu dute igande honetan, Bilbon, 34. Herri Krosean.
2023/11/12 - 16:21
Lachgar eta Rodriguez garaile 2023ko Behobia-Donostia lasterketan
Chakib Lachgar nagusitu da gizonezkoen mailako proban, 59 minutu eta 56 segundoko markarekin. Emakumezkoenean, aldiz, Laura Rodriguez izan da azkarrena, 1 ordu, 14 minutu eta 24 segundoko marka eginda.
2023/11/12 - 15:56
Rodriguez eta Lachgar dira 2023ko Behobia-Donostia lasterketako txapeldunak
Laura Rodriguez nagusitu da emakumezkoen mailan, 1 ordu, 14 minutu eta 24 segundoko markarekin. Gizonezkoenean, aldiz, Chakib Lachgar izan da onena, inoizko marka onena eginda: 59 minutu eta 56 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko.