Atletismoa
2024/07/07 - 22:01
Mahutxikhek altuera-jauziko munduko marka ezarri du, 2,10 metro saltatuta
Jaroslava Mahutxikh ukrainarrak historia egin du, 1097tik indarrean zegoen marka mitikoa hautsita. Zentimetro bat hobetu du Stefka Kostadinovaren errekorra.
2024/07/07 - 16:20
John Cabang, ''Norbere buruan sinesteko unea''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako "BAT To Paris" telesailak John Cabang hesi lasterkariaren hastapenak eta eboluzioa bildu ditu.
2024/07/04 - 17:47
John Cabang hesi lasterkariaren gaineko atalak emango dio amaiera, igandean, ''BAT To Paris'' telesailari
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako "BAT To Paris" telesailak John Cabang atletaren hastapenak eta eboluzioa bilduko ditu, "Norbere buruan sinesteko unea" izeneko emanaldian.
2024/06/30 - 20:32
Ainhoa Murua garaile Onditz Memorialean hamalau urte geroago
Ainhoa Muruak 2024ko Donostiako Triatloia irabazi du. Aurtengo bere zortzigarren garaipena lortu du triatloian, 45 urte dituela. Gizonezkoetan Cesc Godoyk bereganatu du garaipena; Onditz Memorialean bosgarren aldiz, eta, gainera, aurten marka berria ezarri du.
2024/06/23 - 18:00
Oihana Zubillaga eta Iñigo Uribetxebarria nagusitu dira Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoian
Ekainaren 16an jokatutako lasterketan, 270 parte-hartzaile izan ziren. Bederatzigarren aldiz egin dute Tolosaldeko 3 Tontorrak maratoia.
2024/06/22 - 23:05
Irati Mitxelena, ikusgarri Ordiziako atletismo mitinean
Irati Mitxelenak garaipena bereganatu du luzera jauzian Ordiziako Nazioarteko VIII. Topaketan. Donostiarrak 6,55 metroko jauzia egin du, eta bere marka onenetik 11 zentimetrora geratu da.
2024/06/20 - 19:46
2024ko Ordizia Meeting aurkeztu dute; larunbatean jokatuko dute
Zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en, eta, halaber, ETB1ek igandean emango du. 100, 400, 800 eta 1500 metroetako probak jokatuko dituzte, eta Johnny Alexander Renteria kolonbiarrak parte hartuko du, 100 metroetan.
2024/06/19 - 00:01
Mohamed Attaouik Espainiako errekorra hautsi du, 1.000 metroetan, Bilboko Nazioarteko Topaketan
Atleta kantabriarrak 2:15:03ko denbora ezarri du, Bilboko Zorrotza kiroldegian asteartean egindako Nazioarteko Topaketan. Parte-hartze ederra izan da, Topaketaren XIX. ekitaldian.
2024/06/09 - 01:21
Asier Martinez laugarren sailkatu da Europako Txapelketako 110 metroko hesidun proban
Zizur Nagusiko atletak titulua lortu zuen 2022an, baina orain, Erroman, brontzezko domina lortzetik oso gertu gelditu da; izan ere, Jason Joseph suitzarrak azken metroetan aurreratu du. Simonelli italiarrak irabazi du urrezko domina, eta Llopis espainiarrak zilarrezkoa.
2024/05/26 - 16:35
Kilian Jornetek bere hamaikagarren garaipena lortu du, eta Malen Osa bigarren izan da
Kilian Jornet bere marka hobetzear izan da, baina gutxigatik ez du lortu. Osak, aldiz, lasterketa bikaina egin du, eta bigarren izan da helmugan, Nordskar norvegiarraren atzetik.
2024/05/07 - 23:04
Behobia-Donostia lasterketak eskuragai zituen 27.000 izen-emateak bete ditu
Proba azaroaren 10ean jokatuko dute. Sei ordutan, 17.300 izen-emate egin dituzte, eta agortu egin dira libre zeuden guztiak. Lehenengo fasean, 9.490 parte-hartzailek eman zuten izena.
2024/05/07 - 14:14
Behobia-Donostiaren izen-emate orokorra abian da
Aurtengo edizioan, parte hartzaile kopurua 27.000ra mugatu da; hau da, ohikoa baino 3.000 gutxiago, tren zerbitzuaren murrizketa dela eta. Horrez gain, ibilbidea apur bat aldatuko dute, Irungo Bentetan egiten ari diren lan batzuen ondorioz.
2024/04/22 - 21:52
Ibai Magdaleno, Virtus munduko txapeldun errepideko 10 kilometrotan
Euskal atletak urrezko domina lortu du Almatyn (Kazakhstan) jokatutako Munduko Txapelketan, 33:15 eginda. Halaber, adineko taldeari erreparatuta, lasterketako sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu du.
2024/04/20 - 19:21
Duplantisek pertika-jauziko munduko errekor berria ezarri du, 6,24 metroko marka eginda
Armand Duplantisek 6,24 metroko jauziarekin ezarri du munduko marka berria. Suediarrak berak ezarritako munduko marka onena hobetu du, zentimetro bat gorago gaindituta.
2024/03/02 - 23:19
Asier Martinez deskalifikatu egin dute, hesidun 60 metroko finalerdian
Nafarrak irteera baliogabea egin du, epaileen ustez, eta protestapean lehiatu da, eta baita bere finalerdia irabazi ere. Hala ere, egindako marka ez dute aintzat hartu, deskalifikazioaren ondorioz.
2024/02/24 - 20:58
June Kintanak zazpigarrenez irabazi du disko-jaurtiketako Espainiako Txapelketa
Nafarroakoa nagusi izan da 2024ko Neguko Espainiako Txapelketan, 53 metroko markarekin.
2024/02/18 - 20:41
Asier Martinez, Espainiako txapeldun 60 metroko hesidun proban
Nafarrak hirugarrenez irabazi du txapelketa. 7.53ko denbora egin du, proba hasieratik amaierara arte kontrolatuta. Bigarren Enrique Llopis izan da, 7.58ko denborarekin, eta hirugarren Carlos Oses, 7.71ko denborarekin.
2024/02/15 - 20:49
''Kirol Mitoak ''erakusketak ikusgarri jarraitzen du Gasteizko Europako Biltzar Jauregian
Gasteizko Europako Biltzar Jauregia kirolzaleentzako topagune bilakatu da, izan ere, bertan kirol munduko 200 objektu interesgarri daude ikusgai. Erakusketa otsailaren 25era arte egongo da zabalik.
2024/02/15 - 15:40
Teresa Errandonea hesi lasterkariak atletismoa utziko du, 29 urte dituela
Atleta irundarrak, 100 metroko hesidun proban eta, pista estalian, 60 metroko hesidun proban Espainiako txapelduna izandakoa bera, ostegunean iragarri du erabakia. Basque Teamek bekatutakoa, Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatu zuen, 2021ean, eta Munduko eta Europako Txapelketa batzuetan ere izan da.
2024/02/12 - 10:10
Kelvin Kiptum hil da, maratoiko munduko errekorduna
Kenyako atleta gaztea (24 urte) auto-istripu batean hil da bart. Berarekin batera autoan zihoazen beste pertsona ere zendu dira: bere entrenatzailea eta haiekin batera zegoen emakumezko bat ere.