Atletismoa
2024/10/30 - 18:53
Donostiako Krosaren 68. edizioa aurkeztu dute
Donostiako 68. Krosa egingo da igandean, azaroaren 3an. Lasterketa zuzenean ikusteko aukera izango da, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/10/27 - 15:11
Jepkemei eta Kwizera nagusitu dira Atapuercako XX. Krosean
Daisy Jepkemei kenyar jatorriko atleta nagusitu da emakumezkoen proban, 24:58ko denbora eginda, Nawowuna eta Niyomukunzi faboritoen aurretik. Gizonezkoen lasterketa Rodrigue Kwizera burundiarrak irabazi du, 25:33ko denbora eginda.
2024/10/27 - 12:10
Yomif Kejelcha etiopiarrak maratoi erdiko munduko marka hautsi du
Etiopiako atletak Jacob Kiplimo ugandarrak 2021ean Lisboan egindako marka (57:31) segundo bat jaitsi du, 57 minutu eta 30 segundoko denbora eginda.
2024/10/26 - 14:14
Kwizera eta Niyomukunzi, Zornotzako irabazleak, Atapuercako XX. Krosa ere bereganatzen saiatuko dira
Lasterketa igande honetan jokatuko da, urriaren 27an, eta zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n, 12:15etik aurrera.
2024/10/20 - 17:04
15.300 korrikalari, Bilbao Night Marathonen
Bilbao Night Marathonak sekulako parte hartzea izan du. Enrique Calvillo cadiztarra nagusitu da gizonezkoetan, 2 ordu, 35 minutu eta 28 segundoan bukatuta, eta Estefi Unzu Verdelissek egin du denbora onena emakumezkoetan, 2 ordu, 55 minutu eta 33 segundoan eginda. Hirugarren maratoia du hiru astean.
2024/10/17 - 19:28
Bilbao Night Marathon 2024, larunbatean, zuzenean, eitb.eus-en
Probaren hamabosgarren edizioa izango da, eta 19:00etan hasiko da. Lasterketa eitb.eus-en izango da ikusgai.
2024/10/13 - 19:40
Ruth Chepngetichek maratoiko errekorra hautsi du Chicagon
Atleta kenyarrak 2 ordu, 9 minutu eta 56 segundoko denborarekin irabazi du Chicagoko maratoia, eta, ondorioz, ia bi minutu hobetu du gaur arte munduko errekorra zena.
2024/10/04 - 19:42
Behobia-Donostia lasterketaren 59. edizioko kamiseta aurkeztu dute
27.000 korrikalarik hartuko dute parte azaroaren 10ean Gipuzkoako hiriburuan amaituko den proban. Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/09/06 - 20:43
Kathrine Switzer, maratoi batean ofizialki lehiatu zen historiako lehenengo emakumea
1967an, Kathrine Switzerrek mugarria ezarri zuen emakumeen kirolean, Bostongo maratoia lehiatuta. Gertakari historiko haren xehetasunak eta ondorioak liburu batean bildu zituen gerora, eta lan horren edizio berria aurkeztu du oraintsu, Donostian. Harekin hitz egiteko baliatu genuen aurkezpena.
2024/08/31 - 17:13
Vincent Bouillard garaile Mont Blanceko Ultratrailean
Beste behin irudi ikusgarriak utzi dizkigu lasterketak. Frantziarrak 19 ordu 54 minutu eta 23 segundo behar izan ditu 171 kilometro eta 10.000 metroko desnibel positiboa dituen lasterketa bukatzeko.
2024/08/30 - 19:21
UTMB Mont-Blanc lasterketa, larunbatean, eitb.eus-en eta ETB4n
Larunbat honetan, abuztuak 31, UTMB Mont-Blanc mendi lasterketa lehiatuko da. EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB4n.
2024/08/25 - 21:42
Jakob Ingebrigtsenek munduko marka hobetu du 3.000 metroko proban
Norvegiarrak 7:17.55eko marka ezarri du, Daniel Komen kenyarrak zuen marka (7:20.67) hautsita.
2024/08/25 - 20:57
Duplantisek 6,26 metroan ezarri du pertika-jauziko munduko marka
Armand Duplantisek zentimetro bat hobetu du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan ezarri zuen marka.
2024/08/07 - 22:58
Asier Martinez 110 metroko hesidun probako finaletik kanpo gelditu da
Atleta nafarra bosgarren helmugaratu da finalerdietako bere txandan, 13:35eko denbora eginda, eta ez du aukerarik izan Parisen jokatzen ari diren 2024ko Olinpiar Jokoetan jarraitu eta dominak lehiatzeko lasterketan aritzeko.
2024/08/07 - 02:26
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 6an, asteartea
Paris 2024: atletismoa, skatea, futbola eta belar-hockeya.
2024/07/15 - 16:30
John Cabang atleta irurarrak Filipinak ordezkatuko du Olinpiar Jokoetan: ''Ametsa segi behar da''
Parisko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte John Cabang jatorri filipinarreko gazte irurarrak. Zer-nolako helburuak dituen kontatu du elkarrizketa honetan, besteak beste.
2024/07/14 - 22:32
Antonio Benito eta Kat Matthews txapeldun Gasteizko Ironmanean; Gurutze Frades, zortzigarren
Mundu osotik etorritako 1.800 kirolarik hartu dute parte Gasteizen lehiatu den Ironmanean. Antonio Benito izan da nagusi gizonezkoetan, eta Kat Matthewsek erdietsi du garaipena emakumezkoetan. Gurutze Frades zortzigarren izan da.
2024/07/13 - 18:26
Ioseba Eskuderok eta Mayi Mujikak irabazi dute Goiherriko Bi Haundiak proba
Eskuderok txapela lortu du 90 kilometroak 10 ordu eta 1 minutuan eginda. Mayi Mujikak, berriz, 12 orduan heldu da helmugara, errekor berria ezarriz. Ehunmilak proban, aldiz, Fidel Fernandez doa lasterketa buru.
2024/07/11 - 21:12
1.800 triatletak hartuko dute parte igande honetan Gasteizko Ironmanean
Nazioarteko parte-hartzea % 68koa izango da, 58 herrialdetako ordezkariak baitaude, besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Alemaniakoak.
2024/07/07 - 22:15
Faith Kipyegonek 1.500 metroko probako munduko errekorra hautsi du
Kipyegonek 7 ehunen hobetu du 2023ko ekainaren 2an berak jarri zuen marka, orain arteko onena (3:49.11).