Atletismoa
2025/07/03 - 17:12
Ordiziako Meeting txapelketa, larunbatean, zuzenean, EITBn
Larunbatean, uztailak 5, Ordiziako Atletismo Meetingaren 9. edizioa jokatuko da. Aurten, goi-mailako atletak izango dira bertan, Continental Tour Bronze mailakoa izango da eta. 38 herrialdetako 130 atletak hartuko dute parte. Finalak zuzenean jarraitu ahal izango dira, eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/06/29 - 17:09
Markel Fernandez eta Laura Banko nagusi izan dira Euskadiko Atletismo txapelketan
Euskadiko Atletismo txapelketa jokatu da Bilbon. 110 metroko hesidun lasterketan, Laura Banko gasteiztarra nagusitu da. Gizonezkoen 200 metroko proban, berriz, Markel Fernandez izan da garailea.
2025/06/28 - 23:30
Aitana Rodrigo eta Andoni Calbano, urrea 100 metroko proban
Bilbon jokatu dira Euskadiko Atletismo Txapelketak, azkenak jokatu zirenetik 25 urte igaro direnean. Proba nagusia 100 metrokoa izan da. Aitana Rodrigo nagusitu da emakumezkoetan; gizonezkoetan, berriz, Andoni Calbano izan da azkarrena.
2025/06/14 - 21:49
Gillem Montiel eta Alanis Siffert debutariak, garaile Zarauzko triatloian
Zarauzko 37. triatloia lehiatu da larunbat honetan: 2,8 km igerian, 80 km bizikletan eta 20 km korrika. Euria izan da protagonista, baina, hala ere, 750 lagunek hartu dute parte.
2025/06/11 - 15:05
Asier Martinezek Tokioko Munduko Txapelketarako gutxieneko marka lortu du
Nafarra 2025eko Atletismoko Munduko Txapelketan egongo da, Montreuilgo meetingeko 110 metroko hesidun proban 13,26 segundoko marka eginda.
2025/04/26 - 15:40
Agnes Jebetek emakumeentzako 10k-ko munduko errekorra hautsi du
Kenyako atletak 29 minutu eta 27 segundoko denboran gelditu du kronometroa. Fantaye Belayneh (30:30) eta Senayet Getachew (30:31) etiopiarrek osatu dute podiuma.
2025/04/13 - 20:10
Majida Maayouf Europako txapeldunorde izan da maratoian
Agurainen duela hamarkada bat baino gehiago bizi den atleta marokoarrak, gainera, urrea erdietsi du taldekakoan.
2025/03/20 - 18:25
Markel Fernandezek ezingo du Nanjingen lehiatu, baja medikoa dela eta
22 urteko atletak 4x400 metroko errelebo-proban zilarrezko domina irabazi zuen duela bi aste baino gutxiago Apeldoorneko (Herbehereak) Europako Txapelketan, eta Espainiako errekorra lortu zuen orduko lehiaketan.
2025/03/11 - 14:22
Markel Fernandez, atleta: ''Bizitakoa betiko gogoratuko dut''
Basque Teameko atletak zilarrezko domina irabazi berri du Apeldoorneko Europako Indoor Txapelketako 4x400 metrotan. Bizitako esperientziaz hitz egin du etxera itzulitakoan.
2025/03/09 - 22:43
Markel Fernandezek zilarra irabazi du Europako Txapelketako 4x400 metroko errelebo-proban
Bizkaitarra Manuel Guijarro, Oscar Husillos eta Bernat Ertarekin batera aritu da. Laukoteak, gainera, Espainiako marka berria ezarri du, 3:05.18ko denbora eginda.
2025/03/09 - 16:05
Mohamed El Ghazouany eta Carla Gallardo nagusitu dira Bilbao 10k lasterketan
Gizonezkoen proban, Mohamed El Ghazouany izan da garaile, 28 minutu eta 6 segundoko marka eginda, eta bigarren eta Espainiako txapeldun Jesus Ramos izan da. Emakumezkoetan, Carla Gallardok zeharkatu du helmuga lehen postuan, 31 minutu eta 57 segundoko denbora eginda.
2025/03/07 - 23:32
Asier Martinezek zazpigarren amaitu du Europako Txapelketako 60 metroko hesidun proba
Finalerdietan laugarren postua lortu ondoren, finalean irten diren zazpi korrikalarietatik azkena izan da 7.68ko denborarekin, urrea lortu duen Jakub Szymanski poloniarrarengandik 25 milarenera.
2025/02/09 - 15:57
Abdessamad Oukhelfen eta Alicia Berzosa gailendu dira Uliako Krosean
Uliako Gimnastikaren Krosaren 94. edizioa lehiatu da gaur Donostian. Gizonezkoetan, Abdessamad Oukhelfen nagusitu da; emakumezkoetan, berriz, Alicia Berzosa izan da garailea.
2025/02/05 - 23:42
Uliako Krosa, igandean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Lasterketa 12:00etatik aurrera izango da ikusgai, EITBn. Asteazkenean egin dute probaren aurkezpena; 94. aldiz jokatuko dute, Donostian, eta inoizko parte-hartzerik handiena izango du, 2500 lagunek eman baitute izena.
2025/01/29 - 10:43
Verdelissen erronka erraldoia: 7 maratoi, 7 kontinenteetan, 7 egunetan
Verdeliss influencerra, 8 seme-alabaren ama eta maratoilaria da. Hainbat erronka egin ditu, baina laster erronka erraldoiari ekingo dio, 7 maratoi korritu nahi baititu 7 egunetan, 7 kontinenteetan. EITB Mediarekin hitz egin du orain arte egindakoari eta aurrerantzean dituen helburuei buruz.
2025/01/26 - 18:32
Majida Maayouf arabarrak zilarra lortu du Espainiako txapelketan
Lehen postua Carolina Robles andaluziarrak lortu du. Gizonezkoetan, urrea Yahya Aouina Gaztela Leongo ordezkariarentzat izan da.
2025/01/05 - 15:59
Chebet eta Aregawi nagusitu dira Elgoibarko Krosean
Berihu Aregawik eta Beatrice Chebetek aurreikuspen guztiak bete dituzte LXXXI. Juan Muguerza Nazioarteko Krosean. Iazko garaileak aurten ere izan dira onenak.
2024/12/31 - 20:31
Beatrice Chebetek 19 segundoan ondu du 5 kilometroko munduko errekorra
Kenyako atletak 13:54an utzi du marka, Bartzelonan jokatu den Cursa dels Nassos proban.
2024/12/31 - 16:44
Chakib Lachgar eta Kautar Bulaid, garaile Beasaingo San Silvestren
Beasaingo lasterketan, Chakib Lachgar izan da gizonezkoetan garaile. Ia hamar kilometroak 28 minutu eta 39 segundoan osatu ditu. Emakumeetan, berriz, Kautar Bulaid izan da azkarrena, helmuga 32 minutu eta 37 segundoan gurutzatuta. Miren Martin izan da lehen euskalduna.
2024/12/22 - 17:09
Maayouf eta Kniya nagusi Amurrioko krosean
Emakumezkoetan, Majida Maayouf Tisalema Aguraingo ekuadortarraren eta Maria Jose Perez espainiarraren aurretik sailkatu da. Gizonezkoetan, Younes Kniyaren atzetik Grimard belgikarra eta Tugluk turkiarra helmugaratu dira.