Atletismoa
2022/11/13 - 12:48
Silva eta Oliveras, Behobia-Donostiako 57. edizioko txapeldunak
Cristina Silvak irabazi du 2022ko Behobia-Donstia maratoi erdia emakumezkoen mailan, ordubete, 11 minutu eta 40 segundoko marka eginda. Gizonezkoen mailan Nan Oliveras izan da nagusi, ordubete, minutu bat eta 26 segundoko markarekin.
2022/11/11 - 17:53
Dena prest 2022ko Behobia-Donostiarako
Igande honetan, azaroaren 13an, Behobia-Donostia maratoi erdiaren 57. edizioa jokatuko da. 30.000 parte-hartzaile inguru izatea espero da. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/11/08 - 16:35
Ia 30.000 korrikalari Behobia-Donostia lasterketaz gozatzeko irrikan
Datorren igandean korrituko da Behobia-Donostia lasterketaren 57. ekitaldia. Bertan izango diren 29.732 parte-hartzaileek "Gozatu" lelopean korrituko dute. Lasterketa ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahalko da.
2022/10/30 - 21:59
Sara Alonso, hirugarren 2022ko Golden Trailean
Donostiarrak brontzezko domina eskuratu du Golden Trail Series txapelketan. Alonso pozez lehertu da azken etaparen ostean eta helmuga zeharkatu du Malen Osa Oñatiko korrikalaria zaldi gainera eramanez.
2022/10/23 - 16:55
Kiprotich eta Jelagat, Bilbao Night Marathoneko garaileak
Silas Kiprotich izan da azkarrena gizonezkoetan 2 ordu, 14 minutu eta 53 segundoko markarekin. Emakumezkoetan Beatrice Jelagat izan da txapelduna 2 ordu, 35 minutu eta 5 segundoko markarekin.
2022/10/23 - 16:09
Barreiro eta Kwizera nagusitu dira Zornotzako Nazioarteko Krosean
Isabel Barreirok irabazi du Zornotzako Nazioarteko Krosa emakumezkoen mailan; Nahimana izan da bigarren eta Espejo hirugarren. Gizonezkoetan Rodrigue Kwizerak jantzi du txapela, Aouani izan da bigarren eta Catrofe hirugarren.
2022/10/17 - 13:44
Oihana Kortazar, Espainiako txapeldun etapakako mendi lasterketetan
Lehen aldia da Mendi Kirolen eta Eskaladako Espainiako Federazioak etapakako modalitatea indarrean jartzen duena, eta, beraz, Elgetako korrikalariak bereganatu du estreinako titulua.
2022/10/02 - 18:22
Robert Loic eta Lucy Murigi, garaipena eta errekorrak Zumaiako flyschean
Zumaia Flysch Trail proban Roberto Loic frantziarrak marka berria ezarri du 01:28:42 minutuko erlojupeko batekin. Emakumezkoetan, Lucy Murigi kenyarra izan da onena, 01:40:01 minuturekin ere errekorra ezarriz.
2022/09/25 - 19:26
Kipchogek maratoiko munduko marka berria ezarri du Berlinen (2:01:09)
37 urteko atleta kenyarrak 30 segundotan hobetu du berak 2018an Berlinen lortutako munduko marka.
2022/09/25 - 16:37
Kipchogek maratoiko munduko marka berria ezarri du
Eliud Kipchogek maratoiko munduko marka berria ezarri du Berlinen. Orain, 2 ordu, minutu bat eta 9 segundokoa da errekorra. Berak aurretik zuen munduko marka hobetu du 30 segundotan.
2022/09/24 - 22:35
Emakume euskaldunak nagusi Bulgariako Pirin X-tremen
Bulgariako Piri mendietan jokatutako Munduko Kopako lasterketan sailkatutako lehen hiru emakumeak euskaldunak izan dira. Garaipena Oihana Azkorbebeitiak lortu du, Sandra Sevillanoren eta Maite Maioraren aurretik, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren. Irudiak: Pirin X-treme.
2022/08/21 - 20:14
Senideek eta lagunek harrera egin diote Asier Martinezi
Asier Martinez Noaingo aireportuan lurreratu da, senide eta lagun batzuk zain zituela. Joan den asteazkenean, Zizurkoa Europako txapelduna izan zen 110 metroko hesi lasterketan.
2022/08/18 - 13:58
Horrela bizi eta ospatu zuten Asier Martinezen jarraitzaileek haren garaipena Municheko finalean
Asier Martinezen jarraitzaileek telebistaz zein bertatik bertara jarraitu zuten nafarraren urrezko dominaren garaipena. Ikusi bideo honetan haien ospakizunak.
2022/08/18 - 12:52
Asier Martinez: ''Oraindik ez dut sinisten, oso oso pozik nago''
Asier Martinezek 110 metroko hesidun proba bereganatu zuen Municheko Europako Txapelketan. Entzun urrezko domina irabazi ostean egin zituen adierazpenak.
2022/08/18 - 02:16
Asier Martinez: "Garaipen hau nire idoloa den Martinoten aurrean lortzea sinestezina da, oso pozik nago"
Nafarroako kirolaria 110 metroko hesidun probako Europako txapelduna da. Municheko Europako Txapelketan urrezko domina bereganatu du, finalean Martinot-Lagarde mendean hartuta milaren bakarragatik.
2022/08/18 - 00:37
Asier Martinez, Europako txapeldun 110 metroko hesidun proban
Nafarroakoak urrezko domina lortu du Europako Txapelketan, 110 metroko hesidun proban garaipena erdietsita, 13,14 segundoko markarekin. Milaren bakarragatik hartu du mendean Martinot-Lagarde.
2022/08/16 - 14:54
Irati Mitxelena ez da luzera-jauziko finalean sartu
Ezin izan du gainditu luzera jauziko sailkapena: hamabosgarren postuan amaitu du, 6.36ko markarekin.
2022/08/16 - 13:23
Maitane Melero, hamazazpigarren 10 000 metroko finalean
Nafarrak 33:46.71ko marka egin zuen Yasemin Can irabazlearengandik urrun (30:32.57).
2022/08/15 - 21:15
Carlos Tobalina Municheko Europako Txapelketako pisu jaurtiketako finaletik kanpo
Bere jaurtiketa onena 19,58 metrokoa izanik, ezin izan du pisu jaurtiketako finalerako sailkatu.
2022/08/15 - 19:18
Elena Loyo arabarrak zilarra lortu du Europako taldekako maratoian
2:34:56rekin Elena Loyok bere denborarik onena egin du denboraldi honetan.